Lekua: San Francisco Udaltegia. Mariaren Bihotza Plaza, z/g (Bilbao)
Hizlariak: Luismi Porto (Gizarte Hezitzailea), Soraya Ronquillo (Bidez Bide), Carlos Askunze (San Frantzisko elkarlaguntza sarea), Juan Pérez (Bizitegi) (Locura Feliz komunitate irratia), Edurne Ibarrola y Marian Urrechu (Arabako baserri inguruko emakumeen sarea), Eneko Celáa (Tarrasta gazte-gunea), Iosu Murgia (Basoa proiektua), Carolina Agudelo eta Farid Hamdouch (Atxuri Harrera), Daniel Lamela eta beste pertsona bat (Gasteizko denbora bankua), Hibai Agorria (ASTRA)
Dokumentuak
- Programa
- Izena eman
- Luismi Portoren textua: 1.Atala 2.Atala 3.Atala 4.Atala
- Carlos Askunzeren aurkezpena: 1.Atala 2.Atala
- Komunitate esperientzien tailerreko ekarpenak
Izena eman
Behatokian gure buruari galdetzen diogu komunitatea prozesu kolektiboetarako aukera eta eremua bezala. Egungo testuinguruan, dauzkagun erronka eta arazoen aurrean, erantzun komunitarioek garrantzi berezia hartzen ari dira. Gero eta argiago dirudi zeharkatzen dugun krisialdi ekosozialaren aurrean erantzunak komunitarioak izan behar direla. Baita instituzionalak eta sistemikoak, baina halabeharrez komunitarioak. Baina ba dakigu komunitatean zer egiten den? Berez martxan jartzen diren esperientzia, prozesu eta ekimenak ezagutzen ditugu, erreakzioaz haraindi erantzunera doazenak? Behatokian uste dugu komunitate prozesuetatik ikasteko asko daukagula, eta tailer honetan tokia zabaldu nahi diegu bai komunitateari buruzko hausnarketari, bai eta esperientzia batzuei, anitzak bere jatorri, era, kokapen eta arduran, aukera honi bidea zabaltzen diotelarik. Honela haien arteko elementu komunak aurki ditzakegu, beste erakunde batzuek haiengandik ikasi dezaten. Gurekin egongo dira honako esperientziak: pertsona errefuxiatuei babesa ematen dieten proiektuak, zaintza kate globalari buruzko sentsibilizazio eta laguntza, elkarlaguntza sareak, kalean dauden gazteei harrera, tokiko komunikazioa bazterkerian dauden gazteekin, astialdi sortzailea, baserri aldeko belaunaldiarteko elkarlaguntza, denbora bankuak eta komunitate kultura. Hauetan martxan jarri dira proposamen sortzaileak, laguntza eta konpromezu prozesuak, ekintza eta eraldaketa gogoa duten pertsona eta sareen sentikortasun eta kontzientziaren eskutik.
- Gonbidatuak:
Auzo komunitatea:
-
-
- Luismi Porto (Gizarte Hezitzailea)
-
Komunitate esperientziak:
-
-
- Bidez Bide. Soraya Ronquillo
- San Frantzisko elkarlaguntza sarea. Carlos Askunze
- Locura Feliz komunitate irratia. Juan Pérez (Bizitegi)
- Arabako baserri inguruko emakumeen sarea. Edurne Ibarrola eta Marian Urrechu
- Tarrasta gazte-gunea. Eneko Celáa
- Basoa Proiektua. Iosu Murgia
- Atxuri Harrera. Carolina Agudelo eta Farid Hamdouch
- Gasteizko denbora bankua. Daniel Lamela eta beste pertsona bat
- ASTRA. Hibai Agorria
-