Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeko 19. artikuluak xedatzen du Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko neurriei buruzko txostenak urteroko aldizkakotasunez prestatzeko betebeharra. Horrekin lotuta, honako hau aipatzen du: “txosten horren izaera publikoa izango da eta sektore publikoak zein sektore pribatuak bultzatutako sustapen-neurri guztiei buruzko informazio eguneratua eta sistematizatua jasoko du” (2. paragrafoa).
Legeak xedatutakoaren arabera, txostenaren helburua da erabilgarri dauden neurriak xehetasun osoz ezagutzea ahalbidetuko duen EHSSaren aldeko sustapen-ekintza publiko eta pribatuaren aldizkako panoramika eskaintzea txostena prestatu aurreko urtean sustatu ahal izateko.