Gauzatzeko data: 13/11/2025
Lekua: Ibaiondo Udaltegia. Bilbo

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak (EHSS) funtsezko zeregina betetzen du gizarte-kohesioan, eskubideen bermean eta pertsona ahulenen inklusioan. Sektore hori oso feminizatuta dago — kontratatutako langileen % 74 eta boluntarioen % 62 emakumeak dira —, eta horrek agerian uzten du garrantzi handia duela gizarte-premiei erantzuteko. Testuinguru horretan, genero-ikuspegia ezinbestekoa da egiturazko desberdintasunak identifikatzeko, esku-hartze inklusiboak bideratzeko eta emakumeen, profesionalen zein erabiltzaileen, gaineko kargak ikusarazteko. Aldi berean, artatutako kolektiboen aniztasunak ikuspegi intersekzionala txertatzea eskatzen du, diskriminazio- eta bazterkeria-ardatz desberdinak nola gurutzatzen diren ulertzeko.

Bi ikuspegi horiek, generokoak eta intersekzionalak, bat datoz Euskadiko arau-esparru eta esparru estrategiko nagusiekin, berdintasuna eta aniztasuna gizarte-garapenaren ardatz gisa hartzen baitituzte. Hala ere, desberdintasunek jarraitzen dute erantzukizunen banaketan eta erabakiguneetan, bai eta emakumeei behar adinako arreta ez emateak ere, eta horrek indartu egiten du sektorean genero-ikuspegi integral baterantz aurrera egiteko beharra. Errealitate horretatik sortu da jardunaldi hau, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren feminizazioari, berdintasunari eta intersekzionalitateari buruzko Behatokiaren ikerketa eta argitalpenei jarraipena ematen dien hausnarketarako eta ikaskuntza partekaturako gune gisa sortua.