Helburua

Txosten tematiko honen helburua da enpresen sektoreak EHSSko erakundeak eta sareak sendotzen betetzen duen rol espezifikoa sakontasun handiagoz ezagutzea hark bultzatutako sustapen-ekintza identifikatu eta aztertuta. Zehatzago esanda, honako hau da txostenaren xedea:

  1. Euskadiko enpresen sektoreak bultzatutako sustapen-ekintzaren deskribapen eta sistematizazioa zabaltzea (2020ko txosten orokorrean jasotakoa). Eta modu zehatzagoan esanda, txostenaren helburua da sustapen-neurrien lagin zabalagoa eta, horrenbestez, enpresen sektorea hobeto islatzen duena jasotzea eta ezagutaraztea: zer neurri, zer enpresa motak bultzatzen dituen, EHSSko zer erakundetara zuzenduta dauden, lurralde historikoetan zer eragin duten eta abar.
  2. Euskadiko enpresen sektoreak bultzatutako sustapen-neurrien inguruko azterketa kualitatibo zehatzagoa izatea. Modu espezifikoagoan, Euskadiko enpresen sektoreak bultzatutako sustapen-ekintzari eta horrek EHSSko sare eta erakundeetan duen inpaktuari buruzko gogoeta egitea (enpresen sustapeneko ekintzaren ereduak, ikuspegiak eta planteamenduak, sustapen-ekintzaren eta EHSSko behar eta erronken arteko erlazioa, sustapen-neurriak bultzatzeko lankidetza eta sinergiak eta abar).
2021eko martxoa-maiatza
1. fasea: Landa-lanaren aurrekoa

Ikerketaren diseinua, adierazle eta datu-baseen prestaketa, elkarrizketen gidoia eta galdetegia, eta eragileen identifikazioa

2021eko ekaina-uztaila
2. fasea: Landa-lana

Galdetegia abian jartzea, zalantzei arreta ematea, erantzunaren jarraipena eta motibazioa

2021eko ekaina-uztaila
3. fasea: Landa-lana II

Funtsezko enpresa-eragileekin elkarrizketak egitea

2021eko iraila
4. fasea: Ustiapena eta azterketa

Datuen arazketa eta ustiapen estatistikoa

2021eko urria