Helburua

Maiz eguneratzen den proiektu honen helburua denboran zehar Hirugarren Sektore Sozialeko diagnostikotik edo Gizarte Ekintzatik [1] eratortzen diren alderatutako azterketa egitea da Espainiako lurralde arlo desberdinetan. Horrek joerak identifikatzea, erronka komunak eta abar errazten ditu.

Azterketa egiteko Estatuan egindako ikerketa-lan guztiak hartzen dira kontuan. Aipatutako lanak erreferentzia argia eta aitortua dira lurraldean, jarraitzeko bokazioa dute eta Hirugarren Sektore Sozialaren ikuspegi zabala eta dinamikoa dute.

Faseak

2011 - 2015
“Bizkaiko, Kataluniako eta Espainiako Hirugarren Sektore Sozialeko egoeraren diagnostikoa. Partekatutako erronkak” proiektua

2011n argitaratutako lehen txosten konparatiboa da. 2015ean eguneratu zuten une hartan eskuragarri zeuden hiru lanen berrikuspenetik abiatuta:

 

 

Informazio honen gainean hitzaldia aurkezten dugu Kongresuan, 2011n Kataluniako Taula d´entitats del Tercer Sector Social de Catalunyak antolatuta: Bizkaiko, Kataluniako eta Espainiako hirugarren sektorearen egoeraren diagnostikoaren arteko alderaketa. Partekatutako erronkak.

2017
Proiektua: “Hirugarren sektore soziala Euskadin, Katalunian eta Espainian: alderaketa”

2017an aurkeztu genuen azken txosten konparatiboak azterlan gehiago hartu zituen erreferentzia gisa eta adierazle sorta hedatuagoa ere bazuen. Hala, alderaketak egiteko aukera gehiago eskaintzen zituen:

 

  • EAEn, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokiak argitaratutakoak hartzen dira erreferentzia gisa:

El Libro Blanco del Tercer Sector de Bizkaia 2007

2010eko Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Urtekaria

Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialaren Diagnostikoa 2010

2015eko Euskadikdo Hirugarren Sektore Sozialeko Liburu Zuria

  • Katalunian, erreferentzia gisa hartzen dira Kataluniako La Taula d’entitats del Tercer Sector Social de Catalunyak eta Observatori del Tercer Sector-ek argitaratutakoak:

2003ko Hirugarren Sektore Zibiko Sozialaren Liburu Zuria

Anuari de 2009 del Tercer Sector Social de Catalunya

Anuari de 2013 del Tercer Sector Social de Catalunya

  • Kataluniako Taula d´entitats del Tercer Sector Social de Catalunyak argitaratutako Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko Barometroak:

2015eko barometroa

2016ko barometroa

  • Espainiarako, Luis Vives Fundazioak argitaratutakoak hartzen dira erreferentzia gisa:

Los Anuarios del Tercer Sector de Acción Social en España 2010

Espainian Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Urtekariak 2012

Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen azterketa 2015ean, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Plataformak argitaratuta.

2022
Proiektua: “Hirugarren sektore soziala Euskadin, Katalunian eta Espainian: alderaketa”

2022an aurkeztu genuen azken txosten konparatiboak azterlan nagusiak aztertzen ditu eta adierazle sorta hedatuagoa ere bazuen, 2020ko EHSSren Liburu Zuriaren kapituluekiko koherentzian.

 

 

Hemen duzu azken txostena irakurgai: Euskadiko, Kataluniako eta Espainiako Hirugarren Sektore Soziala: alderaketa (2022).

 

2022
Proyecto: “El tercer sector social en Euskadi, Cataluña y España: una mirada comparativa”

El último informe comparativo que presentamos en 2022 repasa los principales informes diagnósticos y ofrece una batería de indicadores más desplegada y en coherencia con los capítulos del Libro Blanco del TSSE de 2020.

 

 

Accede aquí al último informe: El Tercer Sector Social en Euskadi, Catalunya y España: una mirada comparativa (2022).

[1] Hirugarren Sektore Sozialaren definizioak azterlanaren xede gisa ez datoz erabat bat. Euskadiren kasuan, bada araudizko definizio bat, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean jasoa.

[2] Hau da Hirugarren Sektore osoari dagokion erreferentzia bakarra. Etorkizunean, Hirugarren Sektore Sozialarekin edo Gizarte Ekintzako Sektorearekin lotutako lanei lotuta egingo da alderaketa.