Aurkezpena

Txosten hau, ziklo honen laugarren urteari dagokiona, deskribatzailea da, eta urtez urte EHSSren sustapenean funtsezko lana egiten duten eta orain arte egindako txostenetan identifikatu ez diren eragileen aniztasuna handitzera bideratuta dago. Argitaratutako azken txostenetan identifikatutako eragileen aniztasunaren atzera begirako berrikuspen labur bat egin ondoren, orain arte unibertsoan ordezkaritza nabarmenik ez zuten hezkuntza-esparruko erakundeak eragile sustatzaileen unibertsoan sartzeko beharra identifikatu zen. Hori dela eta, txosten honen bidez, hezkuntza arloko erakundeen identifikazioa handitu nahi izan da eta, horren bidez, sustapeneko eragileen ekosisteman duten garrantzira gehiago egokitzen den ikuspegia eskaini.

Azken txosten horren ondorioz, hiru lurralde historikoetako lehen eta bigarren mailako hezkuntzako 52 ikastetxek (publikoak zein pribatuak) bultzatutako 133 sustapen-neurri inguru identifikatu dira.