Gauzatzeko data: 26/03/2025
Lekua: Cristina Enea Fundazioa. Kapera aretoa. Mandasko Dukearen Pasealekua, 66. Donostia

Mintegi honen helburua da EHSSko erakundeek emandako zerbitzuak eta programak esku-hartze sozialaren eremuan arreta-eredu komunitariora hedatzeari eta egokitzeari buruzko ezagutza zabaltzea. Horretarako, zerbitzuak emateko esperientzia esanguratsuen inguruko ikaskuntza-trukea eta arretaren dimentsioei dagokienez hobekuntza-ildoak identifikatzea ditu ardatz mintegiak.

Mintegia Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren 7. jarduketaren esparruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da bultzada handiagoa ematea eta zerbitzuak eta prestazioak hobeto doitzea arreta-eredu komunitarioari eta gizarte-zerbitzuetarako kalitatearen Europako borondatezko esparruari.

Mintegiak jarraitu eta osatu egiten du Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak 2024an argitaratutako Jardunbide eta esperientzia adierazgarriak eredu komunitarioan txostenean jasotako aurreko lana.