Gauzatzeko data: 2022/06/22
Lekua: La Bolsa eraikina, Pilota kalea 10 (Bilbo)
Hizlariak: Izaskun Landaida eta Ander Bergara (Emakunde), Zaloa Pérez (REAS Euskadi)

Izena eman

Berdintasunerako euskal lege berriak aurrekoa aldatzen du bere egituraren logikan, lege honek ulertzen bait du indarkeria matxistaren amaiera lortzeko beharrezkoa dela   bere jatorria genero ezberdintasunetan eta berdintasunaren sendotze estrukturalean datzala. Horregatik berdintasuna sakontzen duten neurri konkretuak ematen dira, bereziki administrazio publikoetan,  eta “indarkeria matxista” esamoldea sartzen da, bai legearen izenburuan, bai bere printzipio orokorretan.

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko (EHSS) erakundeek konpromezu bat daukate berdintasunarekin, ez bakarrik emakumeekin edo emakumeentzat lan egiten dutenak, baizik eta gizarte eskuhartzean eta eraldaketan aritzen diren guztiak. Batzuk legearen eragin zuzena jasango dute, bere tamainagatik, bere finantzazioaren jatorriagatik edo bere ekintza motagatik.  Baina hemen ulertzen dugu gizarte konpromezuaren zentzuan guztiei dagokiela zaintza, hezkidetza, berdintasuna eta genero ikuspegia duen gizarte inklusioaren kultura baten erizpide eta helburuak bereganatzea.

Jardunaldi honetan lege berriaren gako nagusiak azalduko dira eta hirugarren sektorearekiko zehaztapen konkretuak, eta  hausnarketa esparru bat zabalduko da elkarteek berdintasuna zelan sakondu dezaketen aztertzeko.

Gonbidatuak
 Izaskun Landaida eta Ander Bergara (Emakunde)
 Zaloa Pérez (REAS Euskadi)