
Lekua: Online

Dokumentuak
2024ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriak separata bat dakar, ETEek beren nortasunaren, jardueraren, pertsonen, baliabideen, kudeaketa- eta komunikazio-estrategien eta harremanen inguruan duten errealitateari buruzko diagnostiko espezifikoa eskaintzen duena.
Diagnostiko horretatik abiatuta, bi multzo handitan bil daitezkeen hainbat erronka identifikatzen ditu txostenak: iraunkortasuna (ekonomikoa, soziala, kudeaketa-ahalmenean) eta ETEen harremanak eta egituratzea. Erronka horiek, egonkortasun ekonomikotik hasi, berrikuntza eta digitalizazioraino, eta elkarlaneko sareak eraikitzeraino, agerian uzten dute beharrezkoa dela ETEen artean hausnarketa partekatua egitea, haien oraina eta etorkizuna elkarrekin pentsatzeko. Tailer honek, hain zuzen ere, espazio hori sortzea du helburu, EHSSko ETEen aintzatespenean, indartzean eta proiekzioan aurrera egiteko.
Tailerra itxia izango da eta espresuki gonbidatutako erakundeek parte hartuko dute.