Helburua

2014an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko ikerketako aldian behingo zikloari hasiera eman genion lehen liburu zuriarekin. 2019an (fase kuantitatiboa) eta 2020an (fase kualitatiboa) berriz egingo dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren lehen barometroa ere eginez.

Liburu zuria egiten den urteetan, liburua egiteko behar diren bi urteetako lehen urtean egiten den fase kuantitatiboko zenbait adierazletatik abiatuta egiten den laburpena da batik bat barometroa.

Lan hau lagungarria da sektorearen ezaugarri nagusiei eta sektorearen ekarpenaren eta egituratzearen funtsezko elementu batzuei buruzko ezagutza sistematikoa zabaltzeko. Zehazki, hau lortu nahi du:

  • EAEn martxan dauden Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde multzoa identifikatzea, eta direktorio bat sortzea.
  • Erakunde kopuruari, bolumen ekonomikoari, langileei eta abarri dagokionez, sektorea zenbaterainokoa den kalkulatzea.
  • Sektoreko erakundeen ezaugarriak kuantitatiboki deskribatzea, jarduerarekin, egiturarekin, kudeaketarekin, baliabideekin, harremanekin eta abarrekin lotuta.
  • Analisi kuantitatiboa osatzea, erakundeek parte hartuz egindako interpretazio kualitatibo baten bidez.
  • Sektorearen bilakaerari eta egungo errealitateari buruz hausnartzea, eta erronkak identifikatzea.

Faseak

Proiektuaren garapenean sei fase bereizten dira.

Urtarrila-apirila 2019
I. Fasea: Landa-Lanaren Aurrekoa

Ikerketaren diseinua, azterlanaren xedea mugatzea, unibertsoa identifikatzea, galdeketa diseinatzea eta datu-basea prestatzea.

Definizio teorikoa

Definizio operatiboa

Maiatza-ekaina 2019
ll Fasea: Landa-Lana l

Galdetegi bidaltzea, galderak erantzutea, erantzunaren jarraipena eta motibazioa.

Paperezko galdetegia
Online galdetegia

Uztaila-abendua 2019
Urtarrila-martxoa 2020
IV. Fasea: Landa-Lana ll

Informazioa biltzeko eta antolatzeko tresnak diseinatzea, eta topaketak dinamizatzea.

Landa-Lana Faseko txostena (Kualitatiboa)

Apirila-maiatza 2020
V. Analisi Kuantitatiboa eta Analisi Kualitatiboa

Informazio kualitatiboaren interpretazioa.

2020ko ekaina
VI. Fasea: Transferentzia

Proiektuaren emaitzak barreiatzea.

LB txosten osoa
Aurkezpena (LBren laburpena)
Prentsa-oharra