Helburua

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriak, lehen aldiz, EAEn Hirugarren Sektore Sozialeko argazkia izatea ahalbidetu zuen. Ezaugarri nagusiei, ekarpenean oinarrizko zenbait ezagutzei, eta egituraketei (kuantitatiboki eta kualitatiboki) buruzko ezagutza sistematikoa handitzen lagundu zuen.

 

Lan honekin, helburu hauek erdietsi ziren:

  • EAEn aktibo dauden Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak identifikatzea eta direktorio bat sortzea.
  • Sektorearen dimentsioa kalkulatzea erakunde kopuruari, bolumen ekonomikoari, lanean ari den pertsonalari eta abarri dagokionez.
  • Sektoreko erakundeen ezaugarriak kuantitatiboki deskribatzea, jarduerari, egiturari, kudeaketari, baliabideei, harremanei eta abarri dagokienez.
  • Azterketa kuantitatiboa osatzea erakundeek egindako interpretazio kualitatiboarekin.
  • Sektorearen egungo bilakaerari eta errealitateari buruzko gogoeta egitea eta erronkak identifikatzea.

 

Proiektuaren garapenean fase hauek bereizi ziren:

1. fasea: Mugatzea - 2014. urtea

2014
Mugatzea

1. PAUSOA:

Azterketaren helburua mahai-gainean jarri eta eraginkor bihurtzea

2. PAUSOA:

Aztertuko den unibertsoa identifikatzea

2. fasea: Kopurua handiak eta diagnostikoa – 2014. urtea

2014
Kopuru Handiak eta Diagnostikoa

3. PAUSOA:

Ikerketaren helburua eta tresnak gauzatzea (fase kuantitatiboa)

4. PAUSOA:

Informazio-bilketa (fase kuantitatiboa)

5. PAUSOA:

Informazioaren azterketa (fase kuantitatiboa)

6. PAUSOA:

Emaitzen gardentasuna (fase kuantitatiboa)

3. fasea: Orientabideak – 2015. urtea

2015
Orientabideak

7. PAUSOA:

Ikerketaren helburua eta tresnak gauzatzea (fase kuantitatiboa)

Blog (fase kualitatiboa)

8. PAUSOA:

Informazio-bilketa (fase kualitatiboa)

9. PAUSOA:

Informazioaren azterketa (fase kualitatiboa)

10. PAUSOA:

Azken emaitzen transferentzia

 

 

 

 

  • Jardunaldia: Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala. Gizarte zibila eraldaketa, sozialerako-motorra