Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2025 Barometroaren emaitzak aurkezten ditu, 2019tik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) erakundeei eta sareei buruzko informazio eguneratua aldizka eta sistematikoki eskaintzen duen tresna baten laugarren edizioa. Edizio honek, gainera, berrikuntza bat dakar, erakundeetan belaunaldi arteko bizikidetzari berariaz eskainitako galdera sorta bat barne hartzen baitu. Jardunaldiaren esperientzien mahaia gai horri buruz arituko da, Bogan, Euskadiko Gurutze Gorria eta Gorabideren parte-hartzearekin.






