Joan den urtarrilean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Barometroa aurkeztu genuen. Ekimen horretan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokia aurkeztu zen. Errealitatea hainbeste aldatu den hilabete hauen ostean, oraindik ere uste dugu garrantzitsua dela lan horren komunikazioa; izan ere, sektore honen unibertsoa eta horren errealitatea ezagutzeko aukera ematen digu, nahiz eta jakin gainerako sektore guztietan bezala, errealitate hori aldatzen ari dela eta itxura guztien arabera, desberdina izango dela, edo dagoeneko desberdina dela.

Uneotan, datuetara hurbil gaitezke eta “abiapuntuko errealitate” gisa har ditzakegu. Datozen ikerketetan aldera ditzakegu eta beste joera batzuen artean, krisi honen ondorioak ezagutuko ditugu, sektoreko erakundeetako inplikazioa, presentzia eta ekarpena hainbeste nabaritzen den krisia, hain zuzen.