Bideo hau serieko lehenengoa da. Aurrerantzean, partekatu egingo ditugu “Hirugarren Sektore Soziala: ahots propioa duten begirada multzoa” azterketa abiapuntu hartuta. Lehen zati honetan, erakundeetan sartzearen esperientzia bilduko dugu. Eta hainbat galderari erantzunez egingo dugu: erakundean daramaten denbora, zergatik eta zertarako hurbildu ziren bertara, nolakoak izan ziren lehen une haiek, zer sentitu zuten lehen egunean, zerk harritu zituen gehien…

Sarrera horretan, lehen unearen inguruan gogoeta egiteak gure erakundeetan parte hartzen duten pertsonentzako agian une garrantzitsuenetako batez jabetzen laguntzen digu. Lehen une horiek gogoratu, lehen irudipenak, aurreikuspenak, sentimenduak eta harreran hartzen dituzten pertsonen, harrerako prozesuen zeregina zein den pentsatzea, eta sarrera hori nola erraztu dezakegun, nola bihur dezakegun adierazgarriago, hurbilagoko. Hori izango litzateke gure erakundeetan parte hartzen duten pertsona hartzaileen ahotsari egindako lehen begiradaren ikuspegia