Gauzatzeko data: 20/05/2021
Lekua: On line (zoom)
Hizlariak: Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokia, Sareen Sarea

Izena eman

Helburuak

Erakunde horietako batzuekin elkartu ahal izatea hiru helbururekin:

  • Alde batetik, haiengana gehiago gerturatzea haien errealitate espezifikoaren ezagutza zabaltzeko. Geure buruari galdetzea zein diren ekimen gisa sortzeko arrazoiak, zein izan den urteotan izan duen ibilbidea, zein diren beharrak, zailtasunak, identitate kolektiboarekiko identifikazio maila eta sektorearen balioak.
  • Bestalde, , elkarrekin partekatu ahal izateko, elkar ezagutzeko dinamikak sortzeko eta zailtasun espezifikoei aurre egiteko lagungarriak izan daitezkeen dinamikak sortzen lagun dezaketen proposamenak bilatzeko gunea bultzatzen saiatzea.
  • Amaitzeko, gure beste asmoetako bat da Sareen Sareak, sareen sarearen ordezkari eta behatoki gisa, gerturatzeko eta sektorea aitortzeko toki bihurtzea tailerra, errealitate berri horretara zuzenduta, bide batez ezagutza eta kontrastea eskaini ahal izanda.

Nori zuzendua dago?

Tailerra Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde gazteei zuzenduta dago. Erakunde gazteak dira 2014tik aurrera sortutakoak. Gaiarekiko interesa duten Hirugarren Sektore Sozialeko sareei ere irekita dago.

Metodologia

Erakunde horien ezaugarri komunen inguruko elkarrizketa sortzen saiatuta, gogoeta partekatu eta horren inguruko eztabaida egin ahal izateko topaketa planteatu nahi dugu.

Galdera horiek berak abiapuntutzat hartuta, elkar aurkeztu ahal izateko onlineko topaketarako gunea.

  • Erakunde berriak sortzeko arrazoiak.
    • Zerk bultzatu zintuzten zuen proiektua sortzera?
    • Zuen ustez, zergatik ari dira sektorean erakunde berriak sortzen? Prozesu naturala da, beste erakunde edo elkarte batzuek detektatu ez dituzten behar berriei erantzuten diegu, antolaketa modu ezberdin batekin lotura handiagoa du, ideologia berriei lotuta dago, ekiteko desioarekin lotuta dago, erakunde batzuetatik atera gara eta ordura arte ematen ez ziren erantzunak ematen saiatu gara…?
    • Zer esparrutatik zentozten? (Herritarren erakundeak, eliza, mugimendu soziala, enpresa-mundua, prestakuntza esparruak, ekintzailetza esparruak, esparru sozialeko prestakuntza…).
  • Hirugarren sektore sozialarekiko harremanak
    • Zer lotura zenuten aurretik Euskadiko hirugarren sektore sozialarekin?
    • Oro har sektoreari buruzko zer ezagutza duzue? Eta erakunde ugarien inguruan zehazki?
    • Sektore horretako kide sentitzen al zarete? Zer dinamikatan hartzen duzue parte? Zer harreman duzue beste erakunde batzuekin?
    • Zer ekarpen egin diezaiokezue elkarte gisa sektoreari zuen proposamen berriekin?
    • Zein da sartu zareten sektore horren inguruan duzuen iritzia? Zein dira zuen ustez zuen ezaugarri nagusiak? Zein dira zuen gabezia nagusiak?
    • Hirugarren sektore sozial honetako kide gisa, zuen iritzia aintzat hartzen dutela uste al duzue eta identifikatuta sentitzen al zarete?
  • Bilakaera, erakunde gisa. Zailtasunak, erronkak eta beharrak.
    • Nolakoa izan da urte hauetan guztietan zuen garapena? Zein izan dira zuen lorpen eta aurrerapen nagusiak?
    • Zein izan dira zuen zailtasun nagusiak?
    • Zein izanda ibilbide luzeagoko beste erakunde batzuekin alderatuta, zuek egindako ekarpen nagusia?
    • Sektoreko beste erakunde batzuek edo sareek zer eman diezazuketela uste duzue edo zer beharko zenukete?

Bigarren une batean, ekimen mota horien indar, zailtasun eta behar nagusiak identifikatu ahal izateko gunea planteatu genuen. Identifikazio hori abiapuntutzat hartuta, elkarrekin proposamenak sortzeko, edo sektoreko esparru ugarien bidez laguntza edo babesa topatzeko zer aukera egon zitekeen ere planteatu genuen. Puntu honetan, garrantzitsua izango da hirugarren sektore sozialaren egituratik aukerak bistara ditzaketen sare batzuek parte hartzea.

Behatokitik, informazio guztia jaso eta gero itzuli ahal izateko prestatzen dugu.