
Lekua: Online. Izena eman esteka eta sarbide-kodea jasotzeko.
Hizlariak: Pedro del Río. Ekonomian doktorea. Indartze- eta jasangarritasun-koordinatzailea Plena Inclusión España erakundean. María Rodríguez. Amoverse Fundazioa eta San Juan del Castillo - Pueblos Unidos erakundeetako zuzendari exekutiboa. Martín Iriberri. Alboan eta Entreculturas erakundeetako zuzendari nagusia.
Izen-ematea
Hirugarren Sektore Sozialak baliabide propioen edo publikoen erabileran gero eta efizientzia handiagoa eskatzen duen testuinguru batean garatzen du bere jarduera, eta, aldi berean, zerbitzuak eta proiektuak hornitzeko eta finantzatzeko esparruen eraldaketa garrantzitsu batean. Bi elementu horiek arriskuan jar ditzakete bai sektorearen irudi soziala eta politikoa, ongizatearen hornidurarako eta eskubide sozialen defentsarako funtsezko eragile gisa, bai sektorearen iraunkortasun ekonomikoa bera.
Egoera horri eman dakiokeen erantzunetako bat gizarte-erakundeen arteko lankidetza indartzea da, eta horrek askotariko formak eta konpromisoak eskatzen ditu: baliabideen mutualizazioa, erakundeen integrazioa edo bat-egitea (partziala edo osoa), eta bitarteko formula ugari (hala nola partenariotza edo aliantza estrategikoak). Sektorearen osagaia bada ere, badirudi azken urteotan indartu egin dela erakundeen arteko lankidetza sendoagoa lortzeko joera.
Webinar honetan, joera horretara hurbildu nahi dugu, hausnarketa gune bat eskaintzeko, sektore barneko lankidetzak Hirugarren Sektore Sozialari bere iraunkortasun sozial eta ekonomikoaren erronkari aurre egiteko eskain diezazkiokeen zailtasun eta aukerei buruz.
Horretarako, webinarra erakundeen arteko lankidetza estuan zentratuko da bereziki, integrazio instituzional eta/edo estrategiko batean (zuzendaritza orokorra edo operatiboa, estrategia edo ikuspegia eta helburuak partekatzen dituzten erakunde desberdinak, izaera estrategikoko lankidetza-proiektu baten esparruan), honako hauen bidez:
- ponentzia bat, Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeen arteko lankidetzari eta bat-egiteari buruzko ikerketa baten funtsezko ondorioak emango dituena;
- ezaugarri horiek dituzten integrazio-prozesuetatik igaro diren erakundeen esperientzien azalpena.