Gauzatzeko data: 2022/06/03
Lekua: Simone de Beauvoir - Elkarteen Etxea (Gasteiz)
Hizlariak: Adriana Martínez eta Santi Pisonero (APTES), Lucía Merino (Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia)

Dokumentuak

Izena eman

Gizartearen eraldaketa digitalak hirugarren sektore sozialeko erakundeentzat erronka garrantzitsu bat dakar. Ez da tresna digitalen gehitze soila, baita erakundeen misio eta helburuetara teknologia sartzeak dakartzan aukerak, mugak eta eskaerak elkarrekin  hausnartzea.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokiak diagnostiko bat argitaratu zuen Hirugarren Sektore Sozialaren egoera aztertuz eraldaketa digitalaren inguruan. Aptes-ek eraldaketa horrek dakarren prozesua bideratzeko marko bat prestatu du. Jardunaldian ekarpen biak aurkeztuko dira, eta gero tailer moduko esparru bat zabalduko da elkarrekin gogoeta egiteko (hirugarren sektore sozialeko erakundeak eta bestelako gizarte eragileak) eraldaketa digitalaren prozesuan dauzkagun aukera eta beharren inguruan.

Gonbidatuak
 Adriana Martínez eta Santi Pisonero (APTES).
 Lucía Merino (Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia).