Gauzatzeko data: 2023/01/30
Lekua: BBK Guneak aretoan (Bilbo)
Hizlariak: Cecilia Martinez (Deustuko Unibertsitatea), Maider Arnaiz (Setem Hego Haizea), Cosme Sanchez (Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herri Batzordeak) eta Ander Mimenza (EDE Fundazioa)

Dokumentuak

Izena eman

Aldaketaren kudeaketa hirugarren sektore sozialeko erakundeentzako betidaniko ardura da. Halabeharreko galdera da aldaketaren aurrean zelan moldatu, eta baita, zelan aldatu barrutik. Gizarte erakundeak,  eraldaketa egile asmoa daukatelarik, beren buruei galdetu behar diete nola aldatu behar diren, beraiek definitzen eta proposatzen duten gizarte eraldaketa gauzatu dezaten.  Eta hau munduan eta giza bizimoduan gertatzen ari den aldaketa handiaren  testuinguruan (hiritartasun globalaren eremuan). Behatokian aldaketaren gaia ardura eta proposamen bezala izan dugu, eta modu ezberdinetan lantzen zuten jardunaldi eta tailerrak antolatu dira. Orain gaia berreskuratzen dugu gaurko egoeran kokatzeko.

Jardunaldi honetan, beraz, aldaketarako arrazoiak eta aldaketa beharrak landu nahi ditugu, eta erakundeentzat eztabaidatze lerroak zabaldu. Argi daukagu gakoa ez dela formulak kopiatzea, baizik eta inspirazio iturriak eskaintzea. Sortzen ari diren paradigma berriek (zaintza, erakunde bizigarriak, teal paradigma, recovery paradigma…) begirada, ulermen eta egiteko moduak eskaintzen dituztela, gero erakunde bakoitzak bere errealitatera moldatzeko eta bere moduan garatzeko. Izan ere, gaur egungo erronka hau da, erakunde bakoitzaren baitan forma propio bat aurkitzea, antolatzeko, egiteko eta errealitatea sortzeko modu propio bat. Jardunaldi honek  eraldaketaren ortzi-mugan gu jartzeko asmoa dauka, esperientzia batzuk aditzera emanez eta erakunde bakoitza bere galderak egitera gonbidatzen.

Gonbidatuak:

  • Cecilia Martinez (Deustuko Unibertsitatea)
  • Maider Arnaiz (Setem Hego Haizea)
  • Cosme Sanchez (Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herri Batzordeak)
  • Ander Mimenza (EDE Fundazioa)