Gauzatzeko data: 15/12/2022
Lekua: Artium-emanaldi aretoa (Frantzia kalea, 24 - Vitoria-Gasteiz)
Hizlariak: Beatriz Artolabazal (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua), Lucia Merino eta Iker Fernandez (EHSSB) // Mahai inguruan: Mª Ángeles Arbaizagoitia, Manuel Merino, Concha Clavero, María Manrique, Nerea Layna eta Iker Migueliz. Moderatzailea: Edurne Baz

Dokumentuak

Izena eman

Abenduaren 15ean Euskadiko Hirugarren Sektore Solazialaren (EHSS) 2021.ko Barometroa aurkeztuko dugu. Txostenak EHSSko datu nagusiak jasotzen ditu bere izaera, ezaugarriak, ekintza, pertsona, baliabide eta harremanen arabera, eta bere ekarpen soziala eta errealitate anitza aditzera eman nahi du, eta baita bere onarpena sustatu, eraldaketa sozialerako oinarrizko eragile bezala.

Azken hiru urteetan bai euskal erakundeek eta bai euskal gizarteak orokorrean egoera konplexu eta aurretik sumatu ezinak bizi izan ditugu, hala nola pandemia bat eta Europa barneko guda bat, zeinek milioika pertsona tokiz aldatu dituen. Lehenengo momentuaren konplexutasuna eta ondorengoko covid-19 olatuak egon arren, EHSSak sektore bizi eta dinamikoa izaten dirau, eta indartuta irten da, lankidetza publiko-soziala eta gizarte elkarrizketa ere indartu direlarik.

EHSSk bere aurrean dauzkan erronkak hainbat dira, bere aniztasuna gordetzea, koherentzia mantentzea eta gizarte erantzunak sortzea haien artean.  Haietako batek aspalditik kezkatzen du: belaunaldi arteko ordezkapena. Nolako pertsonak sartzen dira EHSSko erakundeetan? Nolako sektorea aurkitzen dute? Sektorearen nortasunari buruz, zeintzuk dira mantendu eta jakinarazteko  elementu garrantzitsuak?

Jardunaldiak, sektorearen datuak aurkezteaz gain, elkarrizketarako eremu bat sortu nahi du, non sektorearekin lotutako pertsonen belaunaldi ezberdinekin hitz egin, ondarearen funtsezko elementuei buruz.  Elementu hauen gainean erakunde eta sareetan belaunaldi arteko ordezkapena eratu daiteke, EHSS anitz, plural, solidario bat eraikitzen jarraituz; eta EHSS hau gai delarik bere erantzunak etengabe eguneratzeko.

  • Hizlariak:
    • Beatriz Artolabazal (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua)
    • Lucia Merino eta Iker Fernandez (EHSSB)
  • Mahai ingurua:
    • Mª Ángeles Arbaizagoitia, Manuel Merino, Concha Clavero, María Manrique, Nerea Layna eta Iker Migueliz
    • Moderatzailea: Edurne Baz