Gauzatzeko data: 29/06/2021
Lekua: BILBOROCK aretoan. Streaming bidez ere
Hizlariak: Maite de Iturrate, Bizkaiko Foru Aldundiaren Administrazioaren eta Plangintzaren Zuzendari Nagusia. Itziar Igartua, Gipuzkoa Kutxa Solidarioko zuzendaria. Mikel Barturen, Sareen Sareko koordinatzailea.

Intereseko dokumentuak

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriak jasotzen dituen lehen txostena aurkeztu behar dugu. Txostena prestatzeko oinarria honako lege hau izan da: 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa. Lehen txosten honek EHSSko erakundeak eta sareak garatzeko, hobetzeko eta indartzeko asmoz sektore publikoak eta pribatuak bultzatutako sustapen-neurriak jasotzen ditu.

Txostenak, gainera, proposamenak emateko izaera du eta sustapen-ekintzak hobetzeko proposamenak eta orientazio estrategikoak jasotzen ditu. Horien inguruan egingo dugu gogoeta jardunaldian zehar.

Jardunaldiak formatu mistoa du: aurrez aurrekoa (tokiak mugatuta egongo dira, eta gonbidapen bidezkoak izango dira) eta birtuala (gure youtubeko kanalaren bidez). Modu birtualean jarraitu ahal izateko, eman izena hemen.