Egilea: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia
Laburreko zenbakia: 07/2023
  1. Egoera: datu soziodemogafikoak. Biztanleria, zahartzea eta gizarte erronka.

Munduko populazioa iraganean baino arinago zahartzen da. Munduan 60 urtetik gorako mila milioi pertsona baino gehiago daude, gehienak diru-sarrera eskas edo ertaineko herrialdeetan. Emakumeek gizonek baino bizitza itxaropen handiagoa dute. 2017an En 2017, emakumeek 60 uretik gorako munduko populazioaren %54 osatzen zuten, eta 80 urte edo gehiagoko populazioaren %80a. 2030 urterako kalkulatzen da 60 urte eta gehiagoko pertsona kopurua %34an gehituko dela, 2019ko 1.000 milioietatik 1.400 milioietara. 2050n pertsona nagusien munduko populazioa bikoitza baino gehiago izango da eta 2.100 milioietara helduko da; 60 urtetik gorakoak gazte eta nerabeak baino gehiago izango dira[1].

Haietako askok ez dauzkate bizitza duin baterako oinarrizko baliabideak, edo gizartean partehartzeko oztopo handiak topatzen dituzte. Herrialde guztiak, ez bakarrik garatuenak, eragiten dituen trantsizio demografiko bat ematen da. NBEk 2020-2030 epea Zahartze Osasuntsuaren Hamarkada izendatzea proposatu du, 2030 Agendaren markoan. Honek suposatzen duela de munduko herrialdeek konpromezua hartzen dutela pertsona guztiek haien ahalmena garatzeko aukera izango dutela bermatzeko,  duintasun eta berdintasunez, ingurune osasuntsu batean.  Zahartzearen erronkak globalak, nazionalak eta lokalak dira.

Inguruko errealitatea begiratzen ba dugu,[2] Euskadiko Erkidego Autonomoan 65 urte eta goragoko 504.053 (23%) pertsona bizi dira,  eta haietatik 288.716 (57,3%) emakumeak dira eta 215.337 (42,7%) gizonezkoak. Bizkaia lurralde historiko zahartuena da, eta Araba gazteena. Hurrengo 20 urteetan zahartzea jarraian gehituko dela aurreikusten da. 263.000 pertsona inguru  bakarrik bizi ziren Euskadin 2019an, haietatik 112.531k 65 urte edo gehiago zeuzkatelarik. Hau da, kopuru guztiaren %43. Bakarrik bizi diren 65 urte edo goragoko pertsonen artean, 4tatik 3 emakumeak dira. Jaiotzan bizitza itxaropena Euskadin 2019an[3] 86,6  urtetakoa da emakumeentzat eta 80,8koa gizonentzat, Europar Batasunean media 83,6 eta 78,3 urtetakoa delarik 2018an.  Euskal populazioa EBko media baino urtetsuagoa da.

Hala ere, adin kronologikoa ez da zahartze adierazle zehatza. Adina, partehartzea eta burujabetasunaren arteko interakzioa da. Oso aldakorra da pertsonen artean eta lurraldeen artean ere (haien egoera sozioekonomikoa eta kulturalaren arabera). Zahartzeak zaurgarritasun handitua eta bideragarritasun gutxitua dakartza, eta hauek ez dira pertsona guztiengan berdin garatzen. Horregatik hauskortasuna izendatu da  narriadura eta osasun eta zaintza beharren arteko harremana neurtzeko adierazlea bezala[4].

Populazioaren zahartzea eta bizi itxaropenaren handitzea berez lorpenak dira. Hala ere, lorpen hau nola heltzeko ardura orokor bat dabil. Zahartze prozesuak suposatzen duen erronka faktore hauekin lotzen da, beste batzuen artean:

  1. Gaixotasun zama bikoitza: eritasun ez kutsakorren agerpena gehitzen da adin ertainetik aurrera (gaixotasun kronikoak: bihotz gaixotasunak, minbizia, depresioa). Honekin osasun sistemaren gunea eta baliabideak norabide horretara bideratzen dira.
  2. Desgaitasun arrisku gehiago (eritasun ez kutsakorren ondorioz). Isolamendu eta menpekotasunera eramaten du. Asko hobetu daiteke prebentzioarekin, diagnostiko eta tratamenduen hobekuntzarekin, laguntza pertsonalekin, komunikazio teknologiekin eta trebakuntzarekin: nagusien funtzioa berreskuratu eta haien partehartzea zabaldu.
  3. Zahartzen den populazioa lagundu: norbere zaintza, laguntza formala (gizarte eta osasun zerbitzuak) eta informala (familia eta lagunak) orekatu. Laguntza informala funtsezkoa da pertsonak haien etxeetan mantentzeko, eta era berean laguntza formalaren sistematik eutsia eta indartua izan behar da, azken hau eskuragarritasun unibertsalekoa izan beharko zelarik.
  4. Zahartzearen feminizazioa: emakumeak gizonak baino denbora gehiago bizi dira ia mundu osoan zehar[5]. Zahartzaroan etxeko indarkeria, diskriminazioa, pobrezia eta desgaitasuna jasateko aukera gehiago dituzte. Gaur egun zahartzarora heltzen diren emakumeek ibilbide patriarkal bat igaro dute, desberdintasun egoerak kronifikatzen dituena. Emakundek[6] duela gutxi (ekainak 2023) argitaratutako ikerketa batean azaltzen zenez, lau emakumeetatik batek indarkeria matxista jasan du bere bizitzan zehar, eta %6ak (16.500 emakume) gaur egun pairatzen duela.
  5. Etika eta desberditasunak: populazioaren zahartze globalak galderak egiten dizkigu baliabideetara heltzeko ezberdintasunari eta diskriminazioari buruz, zahartzaroan okerragotzen direlarik. Duintasuna, burujabetasuna, laguntza eta partehartzea bermatzen dituzten baliabideetara heltzea mugatua izan ohi da.
  6. Zahartzen den populazio baten ekonomia: zahartzearen aurrean arduradun politikoen kezka da gizarte segurantzan eta osasun laguntzan leherketa jasanezin bat suertatzea.

Osasunaren Munduko Elkartearen (OME) arabera[7], ordea, epe luzeko laguntza prebentzio egokiarekin eta laguntza informalarekin antolatu daiteke. Bestalde, 60 urtetik gorako pertsona asko ez dira menpeko, ekonomiari ekarpenak egiten jarraitzen dute lan formal, informal eta boluntariotzaren bidez. Gizarte segurantzari eta pentsioei azaldutako erronkak planifikazio egokiarekin eta lan-politika aproposarekin heldu daitezke.

Erronka honen inguruan silver economy deitutakoa sortu da, zahartzearen ondorio sozioekonomikoak eta aukerak kontutan hartzen dituena. Hemendik aurreikusten da lan adinaren luzapena, nagusiek bere ezagutza eta esperientzia enpresetan ematea, eta balio ekonomiko eta sozialaren sorrera ekintza produktibo, komertzial eta ez komertzialen bitartez. Arreta ekonomikoaren parte bat egungo pertsona erretiratu eta erosteko ahalmen altukoengan jartzen da, bizi itxaropen luzea dutelarik, eta haientzat ekintza, produktu eta kontsumo, asti, zaintza eta osasun laguntza zerbitzu multzo bat aurreratzen da; eta osasuna, etxebizitza, turismoa, banka, energia eta telekomunikabideen sektoreei dagokio.

  1. Paradigma berri bat: tradizionalki zahartzaroa gaixoatsunarekin, menpekotasunarekin eta erretiroarekin lotu da. Hau da irudikapen sozial ohizkoena zahartzaroari buruz. Hala ere, eredu honetara egokitzen diren politika eta programak ez datoz bat errealitatearekin. 60 urtetik gorako pertsona askok aktibitatean jarraitzen dute, lan formal zein informalean. Nagusien ordaindu gabeko ekarpenak etxean (umeak eta pertsona gaixoak zaintzea bezala) familiako partaide gazteek lan merkatu ordainduan konprometitzea baimentzen dute. Herrialde guztietan, nagusiek Aurrera eramandako boluntariotza ekintzak gizartearentzako ekarpen garrantzitsu bat dira. Bizitza luzerak azken bizitza epea erabakitze ahalmenaz eta zentzu osoz bizitzearen erronka Dakar, eta honek zahartzaroaren gaineko begirada aldatzea eskatzen du.

Zahartzaroaren erronkak, gai global eta lokal bezala, gaur egungo momentuak ekartzen dizkigun beste erronkekin gurutzatzen dira. Bere XII. Udako Ikastaroan[8] HelduakAdi! elkarteak zahartzea osasun prebentzioarekin, klima aldaketarekin, Europako ekonomia ingurunearekin, pentsioekin, gobernantza ereduarekin, bizitza osoko ikasketarekin, immigrazioarekin, eta bizitza beteko ikuspegiarekin lotzen zuen. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko Rafa López-Arostegik  aipatutako esparruan adierazten zuen egungo nagusientzako politikak menpekotasun egoeran dauden pertsonentzat zuzentzen direla (%20a), eta elkarrizketa zibileko mahaietan sustatzen diren prozesuek beste %80a barne hartzera zuzentzen direla (nagusi autonomoak). Bere diagnosian, Eusko Jaurlaritzak ongizate-estatua erronka demografiko-sozialera, teknologiko-digitalera eta ingurune-ekologikoari egokitzeko beharra ikusten du.   Erantzukizun publikoko eta sektore arteko (publikoa, pribatu-irabazizkoa, pribatu-soziala eta komunitate-familia) kolaborazioko ongizate eredu bat azaltzen da, zaintzak desfeminizatzera eta desfamiliarizatzera zuzendua.

  1. Nagusiak hirugarren sektore sozialean

Eta zelan da hirugarren sektore sozialean nagusi izatea? Adinekoek esparru ezberdinak betetzen dituzte erakunde sozialetan.  2020ko Liburu Zuriko datuen arabera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko (hemendik aurrera EHSS) erakundeen %35,8  pertsona nagusiak laguntzen ditu ekintza eta zerbitzu ezberdinen bitartez. Hau da, alde batetik hartzaile jarrera dute. Zahartzearen ondoriozko mugatasunak eta eritasunen, desgaitasunen edo osasun mental arazoen ondoriozko menpekotasun egoerek pertsona nagusiak bereziki zaurgarri eta zaintzen behardun egite dituzte. Sektoreko %3,6 erakundek[9] bere eskuhartzearen helburu bezala dituzte menpekotasun egoera edo arriskuan dauden pertsona nagusiak.  Zaintzaren krisiak eta haiei emandako erantzun sozial eta politikoen beharrak konponbide koordinatuen bilaketa sortzen du administralgo publikoaren, hirugarren sektore sozialaren eta pertsona hartzaile eta haien familien artean, giza eskubide eta bizitza kalitatearen ikuspegitik.

Baina ez gara bakarrik zaintza eta menpekotasunari buruz ari. Pertsona nagusiekiko arretak ere gunetzat dauzka zahartze aktiboaren sustapena, astialdian laguntzea, partehartzea eta bizitza beteko proiektuak. Erakunde hauek eremu sozial-transbersalekoak dira. Honela deitzen ditugu zaurgarritasun egoeran dauden taldeen (emakumeak, adinekoak, gutxiengo etnikoetako pertsonak, guraso bakarreko familiak, etorkinak, LGTBIQ+ pertsonak eta beste) berdintasuna eta eskubideak sustatzen dituzten erakundeak (%36,5). Nagusiki garapen komunitarioa dute eginkizun (informazioa, orientazioa, sentsibilizazioa, partehartze sozialaren eraketa, elkarlaguntza).  Erakunde hauetatik %26, 4a pertsona nagusietara zuzentzen dira eta gehienak adinekoetaz osatuta daude. Maila lokalean aritzen diren erakundeak dira, astialdi ekintzetan (%35,1), sentsibilizazioan (%55,9) eta eskubideen sustapen eta babesean (%17,2), gehienbat boluntarioek osatutako lantaldeak dauzkate, eta haien aurrekontua orokorrean 12.000 euro baino gutxiagokoa da. Ekimen propioetako sustatzaile  eta sortzaileak izan dira. Boluntario moduan, 65 urtetik gorako pertsonak  guztiengoaren  %21,8a dira; eta haietatik, %59,5  emakumeak dira[10].

Pertsona nagusiek osatutako erakundeak hasera batean astialdiaren inguruko elkarteak ziren, edo kultur etxeetara lotutakoak, eta helburu ludikoa eta sozializazio helburua zeuzkatelarik. Gero bestelako ekimenak sortzen joan dira, partehartze sozialarekin, aktibismoarekin, zahartze aktiboaren sustapenarekin, belunaldiarteko harremanekin eta komunitate-, hiri-eta politika eraginarekin lotuak.  Nagusien artean haien partehartzeko eta gizarteari emateko ahalbideen kontzientzia hedatzen da eta forma antolatua hartzen du.  Berez hirugarren sektorea izan gabe, forma ezagun bat nagusiek eramandako mugimendu aldarrikatzaileena da, haien eskubideen babesean (pentsiodunen plataformak bezala); mugimendu hauek adinekoen behar eta eskaerei ikusgarritasun soziala eman diete. Haien salaketetan agerian jartzen dituzte genero arrakala, pentsioen urritasuna eta ezberdinkeria, eta baita osasuna, heziketa eta gizarte segurantzaren arteko harremana eta ongizate-sistema publiko eta indartu baten beharra. Era berean, adinekoek sortutako eta eratutako hirugarren sektore sozialeko erakundeak zahartze modu alternatiboak eraikitzen dituzte, partehartze boluntariotik, hausnarketatik, ikasketatik eta sentsibilizaziotik.

Beste alde batetik, zahartzeak ere EHSSan belaunaldiarteko txandaren erronka azaltzen du. Erakundeetako pertsona profesional kopuru on bat erretiratzen dago edo hurrengo urteetan egingo du. Galdera bat da sektorearentzat txandakatze hau zelan egin, nolako ondarea geratzen den hurrengo belaunaldietarako, nola batu pertsona hauen ekarpena sektore aldakor batean, nolako balioak mantenduko diren, eta nolako papera izango duten erakundeetan erretiratzen direnean. 2022ko abenduko Kudeaketa Laburrean gai honi buruz aritu ginen[11].

  1. Nagusien gaineko hautemateak eta hausnarketa batzuk zahartzaroa garai zentzuduna bezala ulertzeko.

Gorago esaten genuen zahartzaroari sortzen zaizkion erronketako bat bere irudikapena aldatzea dela. Zahartzaroa estereotipo batzuen bitartez adierazten da, aurriritzien bitartez,  eta hauek errefusa sortzen dute: ez dugu nagusien itxura izan nahi (honi teknikoki geraskofobia deitzen zaio: norbere zahartzeari errefusa). Nagusien gaineko irudikapen sozialak antzu, iraganarekin errepikakor,  aspergarri, aldaketetara moldaezin, balio zaharren euskarri bezala azaltzen ditu; nagusiak gaixo, desgai, narri, sexualitaterik gabe, etsituta, bakarrik, hondatze kognitibo eta emozionalarekin eta sormen ahalmenik gabe deskribatzen ditugu. Talde bezala, zamatzat, eskaeratzat eta agian zirikapentzat ere (zaurgarritasuna, beharra eta bakardadea direla eta) hartzen ditugu. Irene Lebrusán, CENIE (Centro Internacional del Envejecimiento)ko soziologak, arestiko elkarrizketa baten aipatzen zuen:[12] “zahartzaroari buruz ikuspegi oso pasiboa dugu. 65 urteak atari magiko bezala ulertzen dira, bateratzen gaituena eta behar eta desirarik gabekoak bihurtzen gaituena (…). Nola nahi izango du inork talde hain gaitzetsiaren parte izan?”.  Zahartzaroa kategoria abstraktu eta ezberdintasunik gabeko bezala aurkezten dela dio, aldaezina eta gizarte aldaketatik kanpo dagoena[13].

Irudi hauen aurrean,  eraginkortasun, ahalguztiduntasun, produktibitate eta arrakasta irudikapen garaile eta normatiboen kontra doazelarik, tratu txar eta diskriminazio jokaerak suertatu daitezke (pertsonalki, sozialki eta erakundeetan). Ekainak 15  Zahartzaroan Gehiegikeri eta Tratu txarren Kontzientzia Hartze eguna izendatu da (osasun publiko arazo bezala ezagutua delarik mundu mailan) eta RAE hiztegian  Edadismo (adinkeri) hitza onartu da adinaren gaineko diskriminazioa antzemateko. Espainiako Pentsionista eta Erretiratuen Batasun Demokratikoak 2019an argitaratutako Barometroaren arabera,  adineko 4 pertsonetatik batek adinkeria pairatu du osasun zerbitzuetan[14].

Narratiba hau, askotan belunaldiarteko esparru eta harremanen faltarekin lotua, bizi itxaropenaren eta bizi iraupenaren luzapena (lorpen sozialak) zama ezezkorrak bihurtzen ditu.  Bestalde, nagusiek botatzen diguten erronka ezabatzen edo indargabetzen du: zaintzeko erantzukizuna, zaurgarritasuna onartzeko erronka, egoerak ezberdindu beharra, erritmo soziala geldotzeko ahalbidea.

Baina gainera zahartzaroari buruzko irudi hauek ez datoz bat pertsona nagusien errealitatearekin eta gizartearentzat suposatzen dutenarekin. Gizarte aldaketen aurrean nagusiek protagonismo isil bat hartu dute (eta hartzen jarraitzen dute) laguntza afektibo eta sozial garrantzitsu bezala, eta baita hirugarren sektore sozialeko erakundeetan solidaritate, ikasketa eta igorpen paper aktibo eta partehartzaile bat.

Alde batetik, adineko gehienak norbere etxebizitzan bizi dira: Euskadin, %96.17a[15]. Semealaba eta bilobak ekonomikoki eusten, ekonomikoki garatuago dauden beste herri batzuk baino gehiagoko familia solidaritate egitura mantenduz. Bere bizitzan zehar ondasun material batzuk sortu dituzte eta hurrengo belunaldiari jaraunspenean itxiko dizkiete. Modu instrumentalean laguntzeaz gain  (zaintzan lagundu, bai beste pertsona nagusia batzuk, bai umeak), maitasuna, denbora, babesa eta ziurtasuna ematen dituzte. Zaintzaile bezala egiten duten lana nagusiki informala da, laguntza instituzionalik gabe; lan isila eta naturaltzat hartua, antzematerik gabekoa. Gaztediarentzat erreferentzia elementua dira, eta laguntza emozionala eta psikologikoa ematen dute; familiako historiaren igorleak dira[16]. Azkenik, adineko askok interesik gabeko ekarpenak egiten dituzte boluntario gisa  hirugarren sektoreko erakundeetan. Ekintza hauek asetze sentimendua, partehartze eta baliagarritasun kontzientzia eta zentzu sentsazioa ekartzen dituzte.

Nagusiek haien komunitateen parte izaten jarraitu nahi dute posible den denbora guztian, laguntzen aurreko epeetan egin zuten bezala (batzutan modu aktiboagoan ere). Hau da, aldaketa demografikoa gizarte aldaketa batekin dator, batez zere norbere zahartzaroaren ulermenarekiko. Pertsona hauek aitzindariak dira, zahartzearen esperimentazioa eta ulermena berdefinitzen dutelako: ez da gizartetik at egotearen sinonimoa. Gizartean zahartu nahi dute, eta emateko asko daukate. Bere zahartzaroa kontzientzia, energia eta zentzuz bizitzeko modu bat ezagutzen, definitzen eta sustatzen dute. Berez balioa daukan epe bat, balio pertsonal eta soziala. Haien bizitza Autonomia eta erantzukizunez bizi izan duten pertsonak, eta naturalki gauza bera egiten jarraitu nahi dutenak geratzen zaien denboran.  Anna Freixas idazleak, “Yo, vieja[17]” bere liburua aurkezten, komentatzen zuen orain zahar diren pertsonek bere zahartzaroa diseinatu behar dutela, jarraitzeko erreferente edo eredurik ez daukatelako.

Nagusien gaineko ikuspegi berri batek haien ekarpenak balioztatzea esan nahi du, belaunaldiarteko ikasketa eta elkarbizitza esparruak sortzea, zaintzen inguruan antolatutako gizarte bat sustatzea, eta kolektiboki onartzea bizitza epe honek dakartzan aldaketak, erritmoak, aukerak eta mugak.

OMEk azaltzen du paradigma berri bat ezartzeko momentua dela, adinekoak  partaide aktibo eta eskubide osokotzat hartzen dituena zahartzea integratzen duen gizarte batean,  laguntzaile aktibo eta garapenaren jasotzaile bezala ulertzen dituenak.

Paradigma honek suposatzen du adinekoak zahartzea integratzen duen eta adinekoak garapenaren parte aktibotzat hartzen dituen gizarte baten parte bezala ulertzea. Paradigma honetatik zahartze aktiboa osasun, partehartze eta ziurtasun aukeren optimizazio prozesutzat ulertzen da, bizitza kalitatea hobetzeko pertsonak zahartzen diren heinean.  Jarraipeneko partehartzeari dagokio, gai ekonomiko, sozial, kultural eta espiritualetan (ez bakarrik gai fisiko edo laboraletan); adinekoen gaitasuna jasotzen du bere familia, kide eta komunitateekin laguntzeko. Hau da, osasun fisikoaz gain mentala eta soziala ere barne hartzen ditu, eta interdependentzia eta belaunaldiarteko solidaritatea kontutan hartzen ditu.

Planteamendu honek adinekoen giza eskubideak[18] kontuan hartzen ditu, eta burujabetasun, partehartze, duintasun, laguntza eta norbere desioen gauzatzearen printzipioak. Nagusien aukera eta tratu berdintasunaren eskubidea antzematen du bere bizitzaren arlo guztietan, eta haien erantzukizuna baieztatzen du prozesu politikoan eta komunitate bizitan parte hartzeko. Honen barnean, gaixorik dauden, zaurgarri eta hauskor diren pertsona nagusien ekarpenen antzematea eta haien laguntza eta ziurtasun eskubideen babesa sartzen dira.

Hau bezalako paradigma batek belaunaldiarteko ikuspegi bat dauka,  familia barneko harremanen garrantzia ezagutzen du, eta baita familia bateko partaide eta belaunaldiek elkarri ematen dieten laguntza. Adin guztietarako gizarte baten ideia indartzen du. Paradigma honek ikasketa ume eta gazteen gaia, lana helduena eta erretiroa zaharren arazoa delakoaren ikuspegi tradizionalari aurre egiten dio. Adin guztietako ikasketa laguntzen duten programak eskatzen ditu, jendea lan merkatuan sartu edo irten dadila baimentzeko, zaintza eginkizunak bizitzaren momentu ezberdinetan har ditzaten. Belaunaldi arteko solidaritatea defendatzen du eta ziurtasun gehiago ematen die umeei, gurasoei eta adinekoei. Bai nagusiek eta baita komunikabideek zahartzearen inguruko irudi berri eta positiboago bat eman dezakete. Nagusiek egiten dituzten ekarpenen ezagutza politiko eta soziala, eta adineko gizon eta emakumeak zuzendaritza eginkizunetan sartzeak irudi berri hau finkatu dezake eta ezezko estereotipoak desegiten lagundu. Hezkuntzak paper garrantzitsu bat dauka: gazteak zahartzeari buruz hezitzeak eta adinekoen eskubideak gordetzeari arreta zaindu bat emateak  diskriminazioa eta gehiegikeria gutxitzen lagunduko dute.

Zahartze aktiboaren begiradaz gain, beste pertsona eta talde batzuk, Helduak Adi! Elkarteak bezala, zahartzarorako Bizitza Betea[19] ikuspegia eskaintzen dute: ekintzak, bizitza eginkorrak, zentzua hartzen du igarotzean eta jarraipeneko garapenean dauden pertsonen oinarrizko beharren asetze eta lorpenaren zerbitzuan jartzen denean. Ariketa praktikoaz gain, gozamen, kontenplazio eta irudimen giza ahalmenak kontutan hartzen dira norbere ongizatearen iturri bezala. Zahartze paradigmatzat proposatzen da, ez ekintza eta erabilgarritasun sentsazioa mantentzea, baizik eta etengabeko garapen pertsonala eta aurkikuntza berriak egiteko ahalmena. Adineko pertsonak bizitza proiektu pertsonalizatuak egin ditzatela nahi da, zeinetan hazkuntza pertsonala (giza behar guztien ikuspegi globaletik) eta komunitate eta elkarbizitza garapena (erabilgarritasun soziala duten eta pertsona nagusien eta gizartearen egoera hobetzen duten ekimenekiko konpromezuaren bitartez) bateratzen diren. Bizitza betearekiko asmo hau muga partikularrekin eta zahartzaroaren berezko mugekin bateragarria da  (´urritzen hazi`).

Ikuspegi hau 2021-2024 Adineko Pertsonekiko Euskal Estrategian hartua izan da,[20] Nagusien Euskal Kontseiluko erakundeekin landua (kontseilua hirugarren sektore sozialeko Euskofederpen, Lares, Agijupens, Nagusiak, Las Cuatro Torres, Helduak Adi, Secot eta Nagusilan elkarteak osatua da).

Zer suposatzen du paradigma honek Hirugarren Sektore Sozialean?

-Zaintzen paradigma eraketa sozialaren eredu bezala ezagutzea, laguntzea eta garatzea, ez bakarrik laguntze zuzenerako prestasuna bezala, baizik eta begirada kolektibo eta integral gisa (pertsonengan ardaztutako arreta  ereduetatik gizarte politiketara).

-Nagusiak erreferente, gida, aholkulari, ezagutzen igorle, ezagutza eta jakituria iturri izan daitezela erraztu. Bai jakintza tradizionalekiko eta baita ikasketa berriekiko ere (adibidez, Izarbide elkarte, nagusiak informatikan irakasle boluntarioak direlarik[21]). Bai ezagutza instrumentaletan (lanbideak, ohiturak eta praktikak), bai sinbolikoetan (memoria historikoa, kontzientzia politikoa, bizitza esperientzia): adibidetzat ekartzen dugu Afromayores[22] proiektua, non gaztaro eta haurtzaroan ardaztutako esparru batek (Espacio Conciencia Afro) belaunaldi nagusietan jartzen du begirada, arrazakeriaren aurkako borrokan eta komunitate beltzaren gizarte agerpenean aitzindari izan diren pertsonen memoria berreskuratzeko.

Belaunaldiarteko esparruak  baimendu eta erraztea: elkarguneak, ekintzak, ekitaldi eta proposamenak, non nagusiak eta gazteak elkarrekin parte hartu dezaketen (Aspaldiko, Bestalde, Arabako Landa Emakumeen Elkartea, eta beste). Hirugarren Sektore Sozialeko ekimen hauek administralgotik sortutako beste batzuekin batera ematea (Romoko Belaunaldiarteko zentroa[23] edo etxebizitza partekatuko belaunaldiko Kuvu[24] proiektua) oso indarkorra izan daiteke honi dagokionez.

Epe luzeko prozesuak pentsatu eta diseinatu bizitza zikloaren ikuspegitik. Bizitza-luzera berriak   aurrean jartzen digu bizitza ibilbidearen azken partea pentsatzeko beharra, ez epe labur, ezegonkor eta premiazko bezala, baizik eta erritmo geldo eta epe luzeko egunerokotasun prozesu bezala. Behar bereziak dituen garai bat da: berarekin datoz muga fisikoak, erritmo aldaketa, lan merkatuarekiko produktibitatearen amaiera, eta bakardadearen agerpen zorrotzagoa. Bizitza epe honek zerumugan amaiera dauka, eta hala ere luzea izan daiteke. Orduan beharrezkoa da era berean zentzu osoarekin bizitzea eta mugak eta amaikortasunaren kontzientzia onartzea. Bizitzaren amaieraren baldintza begiratzeak suposatzen duena da  prozesu honen momentuak ezberdintzea, mugak onartzea eta heriotzerako prestatzea.

-Nagusien eskubideak ezagutzera ematea, defendatzea eta eskatzea, eragin politiko, formakuntza eta sentsibilizazio ekimenetatik[25].  Giza eskubideen begiradak eta zahartzearen ikuspegi kolektiboak bizitza esperimentatzeko modu zuzenago, duinago eta jasangarriago bat baimenduko dute, bai orain nagusi diren pertsonentzat eta baita etorkizunean izango direnentzat. Arestiko adibidea dugu  “DeletEdadismo, la edad es solo un número[26]” kanpaina,  UDP pentsionisten elkarteak antolatua, adinkeria ikusarazteko eta bizitza-iraupen luzearen ikuspegi positiboari buruz eta nagusiekiko tratu onari buruz kontzientzia sortzeko. Kanpaina hau belunaldiarteko heziketa eta kontzientziazio kritiko prozesu batean kokatzen da.

Hezi eta trebatu  zahartze aktiboari buruz, nagusien  eskubide eta partehartzeari buruz, eta zahartzean laguntzeko ikuspegiei buruz hirugarren sektore sozialeko boluntario eta profesionalak, eta baita gizarte eta osasun zerbitzuetakoak, hirigintza eta arkitekturakoak, eta hiritargoa orokorrean.

Lankidetza publiko-pribatu esparruak mantendu eta sustatzea,  bizitza zaintzeko eta nagusien partehartzea eragiteko. Euskadi Lagunkoia ekimenak, adibidez, aipatutako Nazio batuen zahartze aktiboaren proposamena jarraitzen du, nagusien partehartzea sustatuz haien herrietako auzo eta inguruneak hobetzeko. Nagusiekin lagunkoia den inguruneak bere egitura eta zerbitzuak berrantolatzen ditu, banakakoen behar eta ahalbide ezberdinetara egokituz, haien partehartzea sustatuz[27].

Ondorioak

Azkenik, Nazio Batuek zahartze aktiborako marko politiko bezala proposatzen dituzten printzipioak gogoratzen ditugu: burujabetasuna, partehartzea, laguntza, norbere desirak gauzatzea eta duintasuna.  Anna Freixas-en ekarpenak gehitzen ditugu: askatasuna  (erabakiak hartzeko esparrua, eta agindu berrien menpe ez egoteko baldintza, batez ere emakumeak) eta zuzentasuna (nagusien zaurgarritasun egoeraren eta haien beharren ezagutza). Marije Goikoetxearen[28] aipamena ere ekartzen dugu: zentzuarekin zahartzea. Eta Adinekoekiko Euskal Estrategiak proposatzen dituen printzipioak: berdintasuna, aniztasuna, ekitatea, autorrealizazioa, elkarrekiko sormena eta belaunaldi arteko solidaritatea.

Guzti honekin EHSSk paradigma aldaketa hau laguntzeko aukera dauka, nagusiek erakundeetan duten partaidetzatik abiatuz (bai nagusien eta nagusientzat diren horietan, bai Boluntariotza orokorrean). Era berean, sektoretik eratutako komunikazio eta mezuek zahartzeari buruzko kontaketa errealistago bat lagundu dezakete, nagusien ekarpenak azpimarratuz. Bizitza-luzera etorkizunean izanik, oraingo eta hurrengo belaunaldiak honetaz onuratuko dira.

 

[1] Datuak Nazio Batuetako Zahartze Osasuntsuaren Hamarkadako Planean, 2021

https://cdn.who.int/media/docs/default-source/decade-of-healthy-ageing/decade-proposal-final-apr2020rev-es.pdf?sfvrsn=b4b75ebc_25&download=true

[2] https://eu.eustat.eus/elementos/ele0020100/ti_euskal-aen-65-urteko-eta-gehiagoko-biztanleria-25-aldiz-biderkatu-da-azken-lau-hamarkadotan-eta-biztanleria-osoaren-23-izan-da-2021ean/not0020156_e.html

[3] Datuak 2020an. inf0019081_e.pdf (eustat.eus)

[4]https://www.sanidad.gob.es/areas/promocionPrevencion/envejecimientoSaludable/fragilidadCaidas/docs/MONOGRAFICO_FRAGILIDAD_RESP_Accesible.pdf

https://medicina.uc.cl/publicacion/fragilidad-sindrome-geriatrico-evolucion/

[5] OMS, Envejecimiento activo: un marco político. 2002

[6] Violencia de género y mujeres mayores en Euskadi: visibilizando una vulnerabilidad opaca https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_bekak/es_def/adjuntos/beca_2021_3.pdf

[7] OMS, op.cit.

[8] https://www.helduakadi.eus/es/resumen-del-xii-curso-de-verano-de-helduak-adi/

[9] Libro Blanco 2020 del TSSE, https://3seuskadi.eus/wp-content/uploads/LibroBlanco_DEF_2019-2020_eus-comp.pdf

[10] 2020 Liburu Zuriko datuak: https://3seuskadi.eus/wp-content/uploads/LibroBlanco_DEF_2019-2020_eus-comp.pdf

[11] https://3seuskadi.eus/breve/belaunaldien-arteko-ondarea-eta-erreleboa-euskadiko-hirugarren-sektore-sozialean-gertuko-erronka/?lang=eu

[12] https://www.elmundo.es/papel/historias/2023/07/02/649ed131e4d4d896178b45ae.html

[13]

[14] https://mayoresudp.org/wp-content/uploads/2019/09/19100-19038-UDP-BM-INF-5-JUN_Edadismo-1.pdf

[15] Eustat datuen arabera  2020rako: https://eu.eustat.eus/estadisticas/tema_1280/opt_1/temas.html

[16] M. Teresa Bazo, Aportaciones de las personas mayores a la sociedad. Análisis sociológico, REIS Nº 73,  1996.

[17] A. Freixas, “Yo, vieja: apuntes de supervivencia para seres libres”, Capitán Swing, 2021

[18] Asmo horren arabera 2023ko ekainean aprobatu da Giza Eskubideen II Plan Nazionala https://www.mpr.gob.es/prencom/notas/Paginas/2023/060623-aprobacion-plan-derechos-humanos.aspx#:~:text=El%20Consejo%20de%20Ministros%20ha,con%20motivo%20del%20%C3%BAltimo%20Examen

[19] https://www.helduakadi.eus/es/envejecimiento-y-vida-plena/

[20]

[21]  https://izarbide.net/inicio/eu/hasiera/

[22] https://www.youtube.com/channel/UCiVO1VbdLZGCD-UwlTfpopw

[23] https://www.getxo.eus/eu/desarrollo-urbanistico-sostenible/patrimonio-vivienda/centro-intergeneracional

[24] https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/87031

[25] Adibidez HelpAge, nagusien eskubideen defentsarako sare globala: https://www.helpage.es/

[26] https://mayoresudp.org/deletedadismo-la-edad-es-solo-un-numero/#:~:text=Con%20motivo%20de%20la%20conmemoraci%C3%B3n,de%20la%20Agencia%20Independiente%20Matchpoint.

[27]

[28] https://www.lavanguardia.com/vida/20230502/8923094/marije-goikoetxea-hemos-garantizar-libertad-decidir-edad.html