Egilea: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia
Laburreko zenbakia: 06/2023

SARRERA

Aurreko apirilean Euskadiko Hirugarren Sektoreko Erakundeen Errolda martxan jartzen duen dekretua argitaratu zen. Errolda honek  6/2016 legean aurreikusitakoa garatzen du, Hirugarren Sektore Sozialaren finkapenean beste pausu bat da, eta sektorea osatzen duten erakundeen ezagutza eta publikotasuna laguntzen ditu.

Maiatza eta ekainean Errolda dekretuari buruz jardunaldi informatibo batzuk izan ditugu (Bilbon, Gasteizen eta Donostian), non Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak erroldaren elementu nagusiak azaldu zituen eta bertan zeuden erakundeek azaldutako zalantzak erantzun ahal izan ziren. Kudeaketa Labur honen bitartez, eta partekatzeko asmoz,  jardunaldietan aurkeztutakoa  helarazten saiatuko gara.

 

ERROLDAREN INGURUNEA ETA SORRERA

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen iragarpena 2016an mugarri bat izan zen erakundeentzat eta sektorearentzat orokorrean; bertan lehenengoz eman zen hirugarren sektore sozialaren definizio positibo bat (zer den, eta ez bakarrik zer ez den): hirugarren sektore sozialak ekimen eta eskuhartze sozialeko erakundeak bateratzen ditu.

6/2016 Legeak adierazten duenez, Euskadiko hirugarren sektore soziala osatzen duten erakundeek honako ezaugarri hauek dituzte: legezko egitura eta nortasun juridikoa dute, eta beren figura juridikoari dagokion erregistroan inskribatuta daude; borondatezko ekintzakoak dira; irabazi-asmorik ez dute; pribatuak dira eta beren burua gobernatzen eta kudeatzen dute; egoitza Euskadin dute eta jarduera Euskadin gauzatzen dute; eta helburu nagusia dute sustatzea inklusio soziala, garapenerako lankidetza eta zaurtasun, bazterketa, ezberdintasun, babesgabetasun edo mendetasun egoeran dauden pertsona, familia, kolektibo edo komunitateen eskubideen erabilera efektiboa; horretarako, esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen dituzte, eta halakotzat hartzen dira zerbitzu sozialak, enplegurako sarbidearen sustapena eta pertsona horien inklusio soziala bultzatzeko jomuga duen beste edozein jarduera, barruan sartuta esparru, politika eta sistemen elkarreragin-guneetan xede horrekin gauzatutakoak, esate baterako gune soziolaboralean, soziohabitazionalean, sozioedukatiboan, soziosanitarioan, soziojudizialean edo soziokulturalean, edo beste batzuetan.

Beraz, hirugarren sektore soziala ekimen sozialeko erakundeek osatzen dute; erakunde horiek oinarri bazkide eta boluntarioz osatutako oinarri soziala daukate, eta horiez gainera askotan langile kon­tratatu ordainduak ere badauzkate, eta esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen dituzte. Erakunde horiek pertsona edo kolektibo hauen alde lan egiten dute: adinekoak, haurrak eta nerabeak, gazteak, emakumeak, indarkeria matxista sufritzen ari diren edo sufritu duten pertsonak, desgaitasunak dituztenak edo menpekotasunean daudenak, gaixotasunen bat dutenak, etorkinak, langabeak, bazterketa sozialeko egoeran edo arriskuan daudenak, eta beste pertsona edo kolektibo batzuk.

Horrelako erakundeek premiei eman beharreko erantzuna eta instituzioekiko lankidetza kritika­rako, salaketarako eta alternatibak proposatzeko gaitasunarekin konbinatzen dituzte, eta honela ekarpen bereizgarria egiten diete bai haien zerbitzuen xede diren pertsona, familia, talde eta komunitateei, eta baita euskal gizarte osoari. Legeak ezagutzen du hirugarren sektore soziala euskal gizartearen funtsezko aktiboa dela, eta giza-, harreman eta gizarte kapital garrantzitsu bat bideratzen duela. Era berean, jarduera ekonomiko inportante bat gauzatzen du.

Beraz,  6/2016 Legearekin Euskadiko hirugarren sektore sozialaren parte diren ekimen sozialeko erakundeak mugatzeko saioa egin da, nahiz eta konplexua izan erakunde hauek bateratzea, izaera ezberdina eta helburu berdin bat dutelarik: sustatzea inklusio soziala, garapenerako lankidetza eta zaurtasun, bazterketa, ezberdintasun, babesgabetasun edo mendetasun egoeran dauden pertsona, familia, kolektibo edo komunitateen eskubideen erabilera efektiboa; horretarako, esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen dituzte.

Bere bostgarren artikuluan legeak dio politika sozialen alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda publiko bat sortuko duela  eta eguneratuta edukiko duela. Hiruga­rren sektore sozialeko erakundeak errolda horretan inskribatu beharko dira euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta administrazio horiek bultzatzen dituzten sustapen-neurrietara irispidea izateko, neurri horien artean sartuta daudelarik diru-laguntza programak ere.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen erroldaren sorrerak prozesu baten gailurra suposatzen du, zeinek Euskadin dauden hirugarren sektore sozialeko erakundeen kopurua eta eraketa ezagutzea baimenduko duen. Errolda hori Boluntario Erakundeen Erroldarekin koordinatuko da, 169/2000  Dekretuan, Iraleko 1ena, arautua. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan inskri­batzen diren erakundeak Boluntario Erakundeen Erroldan ere inskribatuta geldituko dira. Bi erroldak irispide errazekoak izango dira eta Eusko Jaurlaritza­ren web-gunean; bertan inskripzio-eskaera eta datuen eguneraketa egin ahal izango da.

Erroldan parte har dezaketen erakundeak zeintzuk diren ulertzeko legearen 3. artikulura zuzentzen gara, zeinek ekimen sozialeko erakundeak definitzen dituen:

  1. Artikulua. Ekimen sozialeko erakundeak. Euskadiko hirugarren sektore sozialaren barneko ekimen sozialeko erakundeak dira, formalki eratuta egonik, eta berezko izaera juridikoa izanda, ondoren deskribatutako ezaugarriak dituzten ekimen sozialeko fundazioak, elkarteak, kooperatibak eta bestelako edozein erakunde:
  2. a) Ekintza boluntariokoa: oinarri soziala boluntarioz, bazkidez, gobernu-organoetako kide diren pertsonez, edo erakundean boluntario gisa laguntzen duten bestelako pertsonez osatua duena, erabat edo partzialki.
  3. b) Gizarte zibilaren parte dena eta gizarte zibiletik eta gizarte zibilerako sortzen dena: euskal gizartetik sortzen da, eta hasiera beretik bai lurraldearekiko bai bere jardueraren jasotzaile diren pertsona, familia, talde, kolektibo eta komunitateekiko lotura eta konpromiso egonkorrari eusten dio, edo pertsona eta familia jasotzaileek zuzenean sortua da, eta pertsona-kolektibo zehaztuga­beei zuzenduta dago, eta ez pertsona jakin batzuei.
  4. c) Pribatua: instituzionalki Administraziotik bereizita eta autogobernuan oinarrituta dago, eta ira­bazi-asmoa duten enpresek edo erakunde publikoek gehiengoz partizipatutako gobernu-organorik ezin du izan, aurreko artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.
  5. d) Irabazi-asmorik gabekoa: mozkin ekonomikorik banatzeko jomuga ez du, eta dagokion figura juridikoa dela-eta, lor dezakeen edozein mozkin erakundearen misioan berriz inbertitzeko obliga­zioa dauka edo, beste modu batean esanda, ezin ditu lortzen dituen mozkinak banatu.

Merkataritza-sozietateentzat, irabazi-asmorik gabekotzat hartuko da mozkinak erakundearen helburu diren jardueretan berrinbertitzeko beharra. Bereziki, esparru honetan sartuko dira enplegu-zentro bereziak eta gizarteratze-enpresak, dagozkien erregistro ofizialetan behar bezala inskribatuta eta Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 2,3. artikuluaren b) apartatuan jasotako betekizunak betetzen dituztenak.

 

  1. e) Partizipatiboa: partizipazio-formak hartzen ditu erabakiak hartzeko, dagokion forma juridi­koari aplikatu beharreko araudiak ezartzen duenari jarraiki.

Beraz, erroldan inskribatu daitezkeen erakundeak, dekretuaren 3. artikuluaren arabera, hauek dira:

 

  1. Elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta bestelako erakundeak, formalki eratuak eta nortasun juridiko propioarekin, egoitza eta jarduera Euskadin daukatenak, esku-hartze sozialeko jarduerak egiten dituztenak, eta Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 3. artikuluan jasotako ezaugarriak dituztenak.

 

  1. Ondoren aipatzen diren erakundeak, baldin eta esku-hartze sozialeko jarduerak egiten badi­tuzte, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareren baten barnean badaude eta sare horren jokabide-kodeak onartzen badituzte, eta Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 16. artikuluan jasotako betebeharrak betetzen badituzte:

 

  1. a) Fundazio edo erakunde historikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan berrogeita hamar urtetik gorako ibilbidea dutenak,

-hirugarren sek­tore sozialeko sareren baten barnean

-Hirugarren Sektorearen Legearen 2.1 eta 3. artikuluetan adierazitako irizpideak betetzen dituztenak[1],

-Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 2.3 artikuluaren a) apartatuan aipatutako zerrendan agertzen direnak

 

  1. b) Hirugarren Sektoreari buruzko Legearen 3. artikuluan aurreikusitako baldintzaren bat betetzen ez duten erakundeak:

-hirugarren sektore sozialeko erakundeetaz –zuzenean edo zeharka– gehiengoz partaidetuta

-erakunde horien helburu sozialak lortzeko eratuak

-egoitza eta jardueraren parte nagusia Euska­din dutenak, eta jarduera hori irabazi-asmorik gabekoa bada (goian adierazi den bezala).

 

EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEEN ERROLDAN INSKRIBATZEKO PROZEDURA 

 

1.- Nola inskribatu- Eskaera elektronikoa

Tramitazioa elektronikoki egin behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza elektronikoan:

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Errolda – Eusko Jaurlaritza

 

Identifikazio elektronikorako bitartekoak hemen azaltzen dira:

Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak – Egoitza elektronikoa – Euskadi.eus

 

2.- Nork egiten du eskaera elektronikoa

Eskaera pertsona fisiko edo pertsona juridikoaren txartelarekin egin daiteke.

Pertsona fisikoaren txartelarekin egin ezkero, eskaeran adierazi behar da ordezkari bezala egiten dela, eta zein erakunde ordezkatzen den.

 

3.- Zer inskribatzen den – Erroldaren edukia

Eskaera elektronikoa egiterakoan erakundeak honako datuak emango ditu:

  1. a) Erakundearen izena
  2. b) Bere izaera juridikoari dagokion erregistroko inskripzio zenbakia
  3. c) Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
  4. d) Gizarte egoitza
  5. e) Erakundearen helburuak
  6. f) Jardueraren lurralde-eremua
  7. g) Ordezkari legala
  8. h) Erakundearen giza baliabideak, kontratatutako pertsona kopurua eta boluntario kopurua adieraziz (datu eguneratuak).

 

  1. Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa:
  2. Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkaritzaren egiaztagiria
  3. Estatutuen kopia
  4. Izaera juridikoari dagokion erregistroko inskripzio-ziurtagiria
  5. Gobernu-organoa osatzen duten pertsonen nortasuna adierazten duen ziurtagiria
  6. Erakundearen giza baliabideak egiaztatzen dituen ziurtagiria, kontratatutako pertsona kopurua eta boluntario kopurua adierazita (datu eguneratuak).

 

Aurreko b), c) eta d) ataletan azaldutako dokumentazioa ez da aurkeztu behar erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren menpe dagoen erregistro publiko baten inskribatuta dagoenean.

Irizpide orokorra erakundeei erroldan inskribatzea erraztea da. Beraz,  Administrazioak lortu ahal duen dokumentazio guztia ez da aurkeztu behar.

 

Gaur egun interoperabilitatea ez dabilen arren, ba dago erakundeak inskribatuta daudeneko  erregistroetako webguneetatik lor daitekeen dokumentazioa. Hala ere, Administrazioak dokumentazio hau lortzeko ahalmena erakundearen izaera juridikoaren arabera aldatzen da.

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala izaera juridiko ezberdineko erakundeetaz osatzen da. Gehienak elkarte forma daukate (baita federazio eta konfederazio forma) eta fundazioena. Neurri txikiagoan, ekimen sozialeko kooperatibek, enplegu zentro bereziek, gizartertze-enpresek, erakunde erlijiosoek eta kirol erakundeek osatzen dute.

Jarraian azaltzen da inskripzioa eskatu dezaketen erakunde ezberdinak, eta aurkeztu behar duten dokumentazioa, Administrazioak lortu ahal duenaren arabera.

 

ELKARTEAK

Bai estatutuak, bai inskripzio zertifikatua eta gobernu organoa osatzen duten pertsonen nortasuna eskuragarri daude  Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorraren webgunean (Elkarte erregistroaren bilatzailea – Administrazio Erregistroak – Euskadi.eus). Beraz, dokumentazio hau ez da aurkeztu behar.

Eskaera aurkezten duen ordezkapenaren akreditazioari buruz: ordezkari legala erakundearen lehendakaria da. Datu hau zuzendaritza-batzordearen eraketa azaltzen duen zertifikatuan dago. Ez da aurkeztu behar.

Pertsona ezberdin bati botereak eman bazaizkio, ahalduntze idazkiak gehitu behar dira. Era berean, pertsona hori Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta ba dago, inskripzioaren egiaztagiri bat aurkeztu dezake.

 

FUNDAZIOAK

Estatutuak eta inskripzio zertifikatua eskuragarri daude  Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro Orokorraren webgunean (Fundazio erregistroaren bilatzailea – Administrazio Erregistroak – Euskadi.eus – Administrazio Erregistroak – Euskadi.eus). Beraz, dokumentazio hau ez da aurkeztu behar.

Fundazioak aurkeztu behar du zertifikatu eguneratu bat non patronatua eratzen duten pertsonen nortasuna adierazten den.  Zertifikaturik ez ba du, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro Orokorraren webgunean eskatu dezake: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa – Administrazio Erregistroak – Euskadi.eus  – Tramiteak- Erregistroko egintzak publiko egitea- egiaztapen patronatua eta ahaldunak.

Zertifikatu honetan bai Patronatua osatzen duten pertsonak eta bai Fundazioak ahaldundutako pertsonak azaltzen dira, bere izenean kudeaketak egiteko ahaldunduak, eta era berean eskaera izenpetzen duen pertsonaren ordezkapena baieztatzen da.

 

GIZARTE EKIMENEKO KOOPERATIBAK

Gaur egun ezin da informaziorik lortu Euskadiko Kooperatiben Erregistro webgunetik: Euskadiko Kooperatiben Erregistro – Eusko Jaurlaritza

Beraz, erakundeak aurkeztu behar ditu: eskabidea izenpetzen duenaren ordezkaritzaren egiaztagiria, estatutuen kopia, gobernu-organoa osatzen duten pertsonen nortasuna adierazten duen ziurtagiria.

 

ENPLEGU ZENTRU BEREZIAK

Gaur egun, Enplegu Zentru Berezien Euskal Erregistroko webgunetik lor daitekeen datua da erakundea aipatutako erregistroan inskribatuta dagoen: Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa – Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)

Gainontzeko dokumentazioa (eskabidea izenpetzen duenaren ordezkaritzaren egiaztagiria, estatutuen kopia, gobernu-organoa osatzen duten pertsonen nortasuna adierazten duen ziurtagiria) eskaera egiten duen erakundeak aurkeztu behar du.

 

GIZARTERATZE-ENPRESAK

Gaur egun, Euskal Laneratze Enpresen Erregistroko webgunetik lor daitekeen datua da erakundea aipatutako erregistroan inskribatuta dagoen: Laneratze-enpresen erregistroa – Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus).

Gainontzeko dokumentazioa (eskabidea izenpetzen duenaren ordezkaritzaren egiaztagiria, estatutuen kopia, gobernu-organoa osatzen duten pertsonen nortasuna adierazten duen ziurtagiria) eskaera egiten duen erakundeak aurkeztu behar du.

 

ERAKUNDE ERLIJIOSOAK

Erakunde erlijiosoak Justizia Ministeritzaren menpe dagoen Erlijio Erakundeen Erregistroan inskribatuta daude. Gaur egun, erregistro honen webgunean lor daitekeen datua da erakundea inskribatuta dagoen eta zein den bere ordezkari legala: https://maper.mjusticia.gob.es/Maper/buscarRER.action

Pertsona ezberdin bati botereak eman ba zaizkio, ahalduntze idazkiak aurkeztu beharko dira. Era berean, pertsona hori Ahalduntze Erregistro Elektronikoan inskribatuta ba dago, inskripzio-egiaztagiri bat aurkeztu dezake.

Gainontzeko dokumentazioa (estatutuen kopia eta gobernu-organoa osatzen duten pertsonen nortasuna adierazten duen ziurtagiria) eskaera egiten duen erakundeak aurkeztu behar du.

 

KIROL ERAKUNDEAK

Inskripzio ziurtagiria eta gobernu organoa osatzen duten pertsonen nortasuna Kirol Erakundeen Erregistroko webgunean eskuragarri daude: Kirol Erakundeen Erregistroa – Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)

Estatutuen kopia aurkeztu beharko dute

Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren ordezkapenari buruz: ordezkari legala kirol erakundearen lehendakaria da. Datu hau gobernu organoaren eraketa adierazten duen ziurtagirian dago. Ez da baieztatu behar.

Pertsona ezberdin bati botereak eman ba zaizkio, ahalduntze idazkiak aurkeztu beharko dira. Era berean, pertsona hori Ahalduntze Erregistro Elektronikoan inskribatuta ba dago, inskripzio-egiaztagiri bat aurkeztu dezake.

 

ERAKUNDE GUZTIENTZAT

Erakundearen giza baliabideak egiaztatzen dituen ziurtagiria, kontratatutako pertsona kopurua eta boluntario kopurua adierazita:  datu hauek eskabide elektronikoan betetzen dira, beraz ez da ziurtagiririk erantsi behar.

Gehitzen ba da, ziurtagirian aurkezten diren datuak eta eskaera elektronikoan agertzen direnak berdinak izan behar dira.

 

  1. Inskripzio-epea

Erroldan izena emateko epea zabalik dago, hau da, urte osoan zehar egin daiteke.

Inskripzioa eskaera egin deneko egunetik hiru hilabetetara egingo da.

Hiru hilabeteko epea gainditu ondoren, isiltasuna positiboa da, eta erakundea inskribatuta geratuko da.

 

  1. Ofiziozko inskripzioa

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak inskribatuta egoteko baldintzak betetzen diren berrikusiko du, eta aurreko eskabidearen beharrik gabe inskribatuko ditu,  hiru kasu hauetako baten  aurkitzen diren erakundeak[2]:

1- Onuradun izatea azken deialdian (2022 urteko deialdia) ebatzitako eta 271/2012, abenduaren 4ko Dekretuan aurreikusitako Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituena.

2.- Gizarte-intereseko gisa aitortua egotea edo 33/2023, martxoaren 7ko Dekretuaren indarrean sartzearen ondoren aitortua izatea, zeinekin Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen errolda eratzen den (2023ko apirilak 28).

3.- Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta egotea, edo 33/2023, martxoaren 7ko Dekretuaren indarrean sartzearen ondoren inskribatzea, zeinekin Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen errolda eratzen den (2023ko apirilak 28).

 

  1. Eskaera egin ondoren egin daitezkeen tramiteak

1.- Eskaeraren azterketa. Bai erakundeak eskatua baldin ba da, bai ofizioz hasi ba da (aurretik eskaerarik egin gabe), momentuan dauden datuak aztertzen dira, edo, bere kasuan, aurkeztutako dokumentazioa, eta daturik falta ba da, argibiderik behar ba da edo dokumentazioa zuzena ez baldin ba da, erakundeari eskaera bat bidaliko zaio zuzendu dezan.

Espedientea ofizioz hasten denean, zuzenketa eskaera bat egiten ba da, erakundeari beste bitarteko batzuen bidez esango zaio (posta elektronikoz edo telefonoz) eskaera hau bidalita dagoela jakinarazteko.

2.-Dokumentazioa zuzentzea. “Nire Karpeta”ren bidez gehitu beharko da, eskaera jaso den espedientetik. “Nire Karpeta” Erroldaren webgunetik eskuratu daiteke, “Beste tramite batzuk-Dokumentazioa Zuzentzea” atalean.

3.- Dokumentazioa zuzen ba dago, erakundeak Erroldan inskribatuta dagoelako ebazpen bat jasoko du.

 

  1. Bolutariotzako Erakundeen Errolda Orokorra

Erakundea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erroldan inskribatzen denean, ofizioz mugituko da Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrera, honek konprobatu dezan bertan inskribatzeko baldintzak betetzen diren, eta inskripzioa egin dezan.

Inskripzioa egiteko dokumentaziorik falta ba da, aurreko puntuan azaldu den bezala, erakundeari eskatuko zaio behar den dokumentazioa.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erroldan inskribatzen diren erakunde guztiak ez dituzte Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatzeko baldintzak beteko.

Era berean, erakundeak ez ba du Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatu nahi, ez du eskaera erantzun behar, eta zuzentzeko epea gainditu ondoren, espedientea   artxibatuko da.

 

  1. Xedapen iragankorra

Erroldan inskribatuta egotea eskatuko da euskal administrazio publikoek egiten dituzten dirulaguntza deialdietan, 33/2023, martxoaren 7ko Dekretua, zeinekin Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen errolda eratzen den (2023ko apirilak 28), indarrean sartu ondorengotik 6 hilabetetatik aurrera.

 

AZALDUTAKO ZALANTZAK

Jardunaldietan agertutako zalantza nagusiak gai hauen ingurukoak izan ziren:

Egoitza eta jarduera. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan izena emateko Euskadin egoitza eta jarduera eduki behar dira.

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzaren asmoa da lege aldaketa egokiak egitea Euskadin egoitzarik ez, baina delegazioa eta jarduera duten erakundeek Erroldan inskribatu ahal daitezen.

Aldaketa hauetarako ez da eperik ezarri, baina ahal bezain laster egingo dira.

Inskripzio bakarra. Erakundeen izaera juridiko bakarra dute: erakunde bat, inskripzio bat. Egoitza lurralde historiko baten baldin ba dauka eta delegazioak besteetan, inskripzioa bakarra da.

Datuak eguneratzea. Inskribatutako datuen eguneratze bat urtero egitea aurreikusten da (ziur aski posta elektroniko bidez mezu bat bidaliz inskribatutako erakundeei eguneratzea eskatuz), datuak aldatu ba dira erakundeak berak eguneratzea eskatzeko eskaera egoki ikusten duenean egin ahal duelarik.

Gizarteratze-enpresak eta enplegu zentru bereziak.  Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko 6/2016, maiatzaren 12ko Legearen 2.3 b) artikuluaren salbuespena egokitzen zaie. Horregatik, posible da, beste batzuen artean, boluntariorik ez izatea.

Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra. Gizarte eskuhartzekoak ez diren boluntariotza erakundean ezin dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erroldan inskribatu.

 

KONTAKTU-INFORMAZIOA

Bakoitzaren erakundeari buruzko zalantzarik izatekotan, Eusko Jaurlaritzan galdetu daiteke zuzenean mail bitartez:  gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus

edo telefonoz: 945 016 408

 

 

[1] Legea hemen ikus daiteke: 6/2016 LEGEA, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa. – Legegunea: Euskal Herriko araudia – Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus

https://3seuskadi.eus/wp-content/uploads/Ley_6_2016.pdf

[2] Informazio gehiagorako, Xedapen Gehigarriak ikus daitezke 33/2023 Dekretuan, martxoaren 7koan, zeinaren bidez sortzen den Euskadiko Hirugarren Sektoreko Erakundeen Errolda: 33/2023 DEKRETUA, martxoaren 7koa, zeinaren bidez sortzen baita Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen errolda. – Legegunea: Euskal Herriko araudia – Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus