Helburua

2014an, Euskadin jarduten duten Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei buruzko aldizkako ikerketa-ziklo bat hasi genuen, lehen liburu zuria eginez. Horri 2019ko Barometroak, 2020ko Liburu Zuriak eta 2021eko Barometroak jarraitu zioten. 2023an, lan kuantitatibo zabala egin genuen berriro, eta 2024an lan kualitatibo batekin jarraituko dugu.

Hau bezala liburu zuri bat egiten den urteetan, barometroa, nagusiki, liburua egitea eskatzen duen bi urteetatik lehenengoan egiten den fase kuantitatiboaren adierazle batzuetan oinarrituta egindako sintesia da.

Barometroak eta liburu zuriak sektorearen ezaugarri nagusiei buruzko ezagutza sistematikoa eta haren ekarpen eta egituraketaren funtsezko elementu batzuk zabaltzen laguntzen dute. Zehazki, hau lortu nahi du:

  • EAEn martxan dauden Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde multzoa identifikatzea, eta direktorio bat sortzea.
  • Erakunde kopuruari, bolumen ekonomikoari, langileei eta abarri dagokionez, sektorea zenbaterainokoa den kalkulatzea.
  • Sektoreko erakundeen ezaugarriak kuantitatiboki deskribatzea, jarduerarekin, egiturarekin, kudeaketarekin, baliabideekin, harremanekin eta abarrekin lotuta.
  • Analisi kuantitatiboa osatzea, erakundeek parte hartuz egindako interpretazio kualitatibo baten bidez.
  • Sektorearen bilakaerari eta egungo errealitateari buruz hausnartzea, eta erronkak identifikatzea.

Faseak

Proiektuaren garapenean sei fase bereizten dira.

Urtarrila-Apirila 2023
I. Fasea: Landa-Lanaren Aurrekoa

Ikerketaren diseinua, azterlanaren xedea mugatzea, unibertsoa identifikatzea, galdeketa diseinatzea eta datu-basea prestatzea.

Maiatza-Ekaina 2023
Uztaila-Abendua 2023
Urtarrila-Martxoa 2024
IV. Fasea: Landa-Lana ll

Informazioa biltzeko eta antolatzeko tresnak diseinatzea, eta topaketak dinamizatzea.

Apirila-Maiatza 2024
V. Fasea: Analisi Kualitatiboa

Informazio kualitatiboaren interpretazioa.

Ekaina 2024
VI. Fasea: Transferentzia

Proiektuaren emaitzak barreiatzea.