Proiektua

Hirugarren Sektoreari dagokionez, Bizkaiko herritarrek daukaten pertzepzioari buruzko informazio fidagarria jasotzea zen ikerlan honen xedea. Zehazki ondoko helburuak lortu nahi zituen:

1.Iritzi publikoak Hirugarren Sektoreari buruz daukan ezagutzan sakontzea: Hirugarren Sektore bat edo irabazi asmorik gabeko sektore bat kontzientzia kolektiboan existitzen den zehaztea, zeintzuk diren sektorearekin lotzen diren elementu komunak, zeintzuk ideiekin lotzen den, zeintzuk erakunde ezagutzen diren, nola iristen den erakunde horien informaziora, eta abar.

2.Hirugarren Sektorea osatzen duten erakundeen inguruan dauden mito eta sinesmenak detektatzea, sektoreak islatzen duen irudia, eta abar.

3.Hirugarren Sektorea osatzen duten erakundeen inguruan gizarteak egiten duen balorazioa ezagutzea, erakunde horien ekarpenari buruz duen ikuspegia, eta abar.

4.Hirugarren Sektorearen etorkizunari buruz herritarrek duen ikuspegia aztertzea (zer egin beharko luke, nora jo beharko luke, eta abar).

Faseak

2012 Apirila - Maiatza
1. Fasea

Ikerlanaren proposamena: dokumentu-berrikuspena

 

Proiektua / aurkezpena

2012 Apirila-Maiatza
2. Fasea

Informazioa jasotzeko tresnak taxutzea: kabineteko lana

 

Galdetegia

2012 Maiatza-Ekaina 
3. Fasea
encuesta telefónica

Landa-lana: telefono bidezko galdeketa

 

Ikerlanaren fitxa teknikoa

2012 Uztaila - Abendua
4. Fasea

Informazioaren analisia (datuen ustiaketa eta interpretazioa) eta azken txostena taxutzea: kabineteko lana

2013
5. Fasea
5. Fasea

Txostenaren zabalkundea

 

Azken txostena

Aurkezpena laburpena