Proiektua

Azterketa hau egiten arte, gure lan gehiena erakundeen ikuspegian (Liburu Zuria, Urtekaria, Hirugarren Sektore Sozialaren Diagnostikoa…) oinarritu genuen; hala ere, langileekin (soldatapeko langileak) eta pertsonen kudeaketarekin zerikusia zuten zenbait arlo ere txertatu genituen. Bestalde, boluntariotzari buruzko azterketak ere badaudenez, uste genuen begirada soldatapeko langileetan, eta pertsona horien eta erakundeen arteko lotura positiboa eraikitzen zentratzeko unea iritsi zela.

Zehazki, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan soldatapean lan egiten duten pertsona taldeetara hurbildu nahi izan genuen, betiere, horien profila identifikatze aldera eta beste arlo batzuen artean, haien balioak eta motibazioak, eta erakundeekiko loturari eusten dioten arrazoiak bultzatzeko, betiere, sektoreko soldatapeko pertsonen gaineko ezagutza, eta horien eta lan egiten duten erakundeen arteko lotura zabaltzeko helburuarekin:

  • Soldatapeko langileen profila definitzea (ezaugarri sozio demografikoak, ezaugarri pertsonalen eta ideologikoen ikuspegia izatea ahalbidetzen duten izaera kualitatiboagoko arloak eta abar).
  • Soldatapeko langileen eta erakundeen artean dauden lotura mota desberdinak deskribatu eta kuantifikatzea.
  • Behar diren hobekuntzak identifikatzea eta erakundeek eta Giza Baliabideetako arduradunek erakundeko kulturaren kudeaketarekin lotutako ezagutza handiagoa izan dezan laguntzea.

Faseak

Hirugarren Sektore Sozialean Lan egitea

2012ko iraila – 2013ko otsaila

1. Fasea: DISEINUA

Ikerketaren diseinua eta planteamendua erakundeekin kontrastatzea

2013ko otsaila – 2013ko uztaila

2. Fasea: FASE KUALITATIBOA

Informazioa biltzeko tresnak egitea: kabineteko lana 2013ko otsaila-martxoa 

 

Landa-lana / Informazio-bilketa (eztabaida taldeak) 2013ko apirila 

 

Informazioaren azterketa eta azken txostena egitea: kabineteko lana Ekaina-Uztaila 2013 

2013ko iraila – 2014ko ekaina

3. Fasea: FASE KUANTITATIBOA

Laginaren diseinua eta informazioa biltzeko tresnak egitea: kabineteko lana 2013ko iraila 

 

Landa-lana/informazio-bilketa (on line galdetegia) Iraila –Azaroa 2013 

 

 

Informazioaren azterketa eta azken txostena egitea: kabineteko lana 2013ko abendua-2014ko ekaina

2014ko iraila – urria

4. Fasea: EMAITZEN TRANSFERENTZIA

Erakundeei eta soldatapeko langileei aurkeztea

  • Erakundeei zabaltzea 2014ko urriaren 6an 10:00etatik 12:00 etara Bilbon:

Deskargatu emaitzen laburpena

 

Webgunearen eta sare sozialen bidez hedatzea 

  • Webgunean eta sare sozialetan hedatzea azterketaren aurkezpen jardunaldia: urriak 6.