Zer ikas dezakegu BHERRIA esperientziatik?

Asier Gallastegirekin (Korapilatzen eta BHERRIA proiektuaren koordinatzailea)  hizketan.

Bideo honetan, BHERRIA proiektuaren deskribapenean zentratzen gara. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak bultzatutako topagunea da, Euskal Boluntariotza Kontseiluarekin lotuta. Herritar berriei eta herritarrek modu sinergikoan administrazioarekin duten harremanari buruzko gaitze- eta gogoeta-proiektua, betiere, gizarte-eraldaketako ekimenak garatzeko. Topaketak fisikoak eta digitalak izan dira, eta edizio honetan, Tokiko Administrazioan erantzukizun politikoa eta teknikoa duten pertsonei zuzenduta egon dira. Parte hartzeko eta elkarlaneko estrategietatik ingurunea hobetzen inpaktatzeko modu berrien bila ari dira.