Bideo honek Gonzalo Rodríguezekin, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Sareen Sareko presidentearekin,  egindako elkarrizketak biltzen ditu, baita Oriol Illa-rekin ere, Taula d’Entitats del Tercer Sector Social de Catalunya-ko presidentearekin.

Batzuek sektore garai-aldaketaz hitz egiten dute; hain zuzen ere, krisi ekonomikoak eta sektoreko bilakaera-prozesuek (profesionalizazioa, erakundeetako lana arautzea, kontratuak eta hitzarmenak formalizatzea, hirugarren sektore sozialeko erakunde adierazgarriak zerbitzuen horniketarekin lotzea, administrazio publikoekiko harremanaren bilakaera…) nola ari diren agertoki-aldaketa eta eraldaketa adierazgarria ezartzen erakundeetan.

Aro horiek eta beste batzuk sektorean garai-aldaketa ari al dira eragiten? Etapa berrian baldin bagaude, zein lirateke ezaugarriak?  Zuen ustez zein dira sektoreak ekarpena egin beharreko gizarte-erronka nagusiak?  Eta zein lirateke sektorearen egungo erronkak?