Mikel Mazkiaranekin (SOS Arrazakeria Gipuzkoa) eta Arantza Chaconekin (Zehar-Errefuxiatuekin) itun berriari buruz hitz egiten dugu. Mikelek eta Arantzak itun honen sinadurari buruz dituzten iritziak azaldu dizkigute, tokiko ikuspegi batetik, hainbat gizarte-erakundek egindako kritikak osatzeko. Eskubideen murrizketari dagokionez zer dakarren eta zer ondorio izango dituen ere adierazi dute, batez ere asilo-eskatzaileentzat.