Mikel Mazkiaranek (SOS Arrazakeria Gipuzkoa) eta Arantza Chaconek (Zehar-Errefuxiatuekin)Europako migrazio- eta asilo-politikak gogortzea eragin duten arrazoi edo baldintzatzaileei buruzko gogoeta egiten dute, eta gertaera hori ultraeskuindarren diskurtso populista eta xenofoboak Europan zabaltzearekin lotu dute, baita diskurtso ultraeskuindarrik ez duten herrialde batzuen migrazio-politikekin ere. Gainera, “nekropolitika” kontzeptuaren erabileraz aritu dira, Europak atzerriko biztanleenganako duen joera murriztaile hori ulertzeko.