Jardunaldi honetan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2024ko Liburu Zuri berriaren emaitzak aurkeztuko ditugu. Liburu Zuri berri honek eguneraketa garrantzitsua dakar 2020ko aurreko Liburu Zuriaren sektorearen egoeraren diagnostikoarekin alderatuta, COVID-19aren pandemiaren esparruan egina. Txostenak 2023ko azken Barometroan jasotako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren zifretan eta ezaugarrietan sakontzen du, eta sektoreak bere aurrean dituen erronka berriak identifikatzen eta aztertzen ditu.