Duela hilabete batzuk, AISI HEZI Fundazioan “agertoki eta eragile berriak aisialdian hezteko” elkarrizketarako dokumentua aurkeztu zuten. Proposamen horrekin, aisialdi hezitzaileko eremua eta metodologiak zeharkako bihurtzeko, elkarlanetan pentsatzeko eta hezkuntza mota horren ulermena zabaltzeko beharraren inguruan gogoeta egiteko eremua zabaldu nahi zen. Hain zuzen ere, intzidentzia-gaitasuna sendotzeko sinergiak finkatu beharko lituzketen hainbat arlotan presente dagoen errealitatea da.

Behatokitik uste izan genuen proposamen inklusiboa zela eta beste mota bateko erakundeen interesa eta gogoeta piztu zezakeela. Horiek, metodologia mota horietatik lan eginez, ez dira aisialdi hezitzaileko arlokotzat jotzen. Horregatik jarri ginen martxan eta fundazio honetako osagaietara hurbildu ginen, proposamenaren inguruko galdera laburrei erantzuteko. Elkarrizketa Rafael Mendia eta José Alberto Vicenterekin egin genuen. Hauek izan ziren haien erantzunak.