Fecha: 08/01/2026
Fuente: araba.eus
Acceder a la fuente

reki da gizarte zerbitzuen jarduerekin lotutako prestakuntza ekintzak lurralde historikoan, 2026an, antolatzen dituzten irabazteko xederik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuentzako laguntzetarako izena emateko epea. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), alegia, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailari atxikitako erakunde autonomoak, 40.000 euro zuzendu ditu deialdi publiko honetara, gizarte zerbitzuekin lotutako ikastaroak, jardunaldiak, kongresuak eta mintegiak antolatzeko.

Deialdiaren xedea da baliabideak ematea gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten entitateei. Izan ere, entitate horiek lurralde historikoan prestakuntza ekintzak antolatzen dituzte eraginpekoak, senideak, profesionalak eta gizartea oro har ohartarazteko entitate horiek osatzen dituzten kolektiboek bizi duten errealitateaz eta haien bizi kalitatea hobetzeko dauden gizarte, lan eta irisgarritasun neurrien berri zabaltzeko.

Eskaerak erregistratzeko epea martxoaren 9an amaituko da, eta honako helbide honetan aurkeztu beharko dira: egoitza elektronikoa

Informazio guztia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) kontsulta daiteke.