Data: 12/02/2026
Iturria : Gipuzkoa.eus
Iturrira sartu

Otsailaren 15-ean, “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna“izango da, eta egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala,HAUR MINBIZIAREN FAMILIEN Espainiako Federazioak eginikoa. ASPANOGI beste 23 elkarterekin batera bertako kide da eta manifestuarekin bat egiten du. Aurtengo leloa izango da: “Etxean zaintzea eskubide bat da: Etxeko Zainketa Aringarri Pediatrikoen Alde”. Bizitzaren amaieran eman behar diren arretan ezin gara geratu,ikuspegi integral batetik abordatu behar dugu: haur-nerabe minbiziaren diagnostikoaren unetik hasi behar da. Helburua ,gaixotasunetik zein tratamenduetatik eratorritako sufrimendu fisikoa, emozionala eta soziala arintzea da; adintxikikoari eta bere familiari. Prozesu guztian zehar; bere duintasuna, denborak eta beharrak errespetatuaz.

Adingabeak eta haren familiak zainketa aringarriak jasotzen dituzten unea iristen denean arreta hori ematen den lekuak garrantzia hartzen du.Aukera hori etxea denean, arreta espezializatua, etengabeko eta kalitatezkoa bermatu behar da. Ezinbestekoa da Pediatriako diziplinarteko taldeak izatea,profesionalez osatuak:medikuntza, erizaintza, psikologia, gizarte lana eta laguntza espirituala. Bere lana osasun arretan ez da soilik oinarritzen: entzun, ulertu, arindu eta kontsolatu egiten dute besteen artean.Beraiei esker familia askok behar den bakea aurkitzen dute agurtzeko une horietan goxotasunez eta lasaitasunez .

Zainketa horiek eguneko 24 orduetan eta 365 egunetan egon behar dute eskuragarri,gaixotasunak ez duelako ordutegirik edo jaiegunik ulertzen, eta familiek jakin behar dute ez daudela inoiz bakarrik. Adingabe guztiek, diagnostikotik hasi eta tratamenduaren amaieraraino,berme berberekin zainduak izateko eskubidea dute. Zainketa aringarri pediatrikoa etxean izateko aukera erreala, Ezin du Posta kodearen, autonomia erkidegoaren edo lurralde bakoitzaren menpe egon. Oinarrizko eskubide batez ari gara: arreta duina, bidezkoa eta kalitatezkoa jasotzeko eskubidea. Nazioarteko Egunaren eta haur minbiziarekiko elkartasunaren irudia, urrredun kolorea duen lazoa da.

ASPANOGIk ondorengo ekimenak aurrera eramango ditu:

1. Otsailaren 9 tik 13a bitarte Gipuzkoako ikastetxeei gonbidatu zaie Espainiako Federazioak proposatu duen ekimenean parte hartzera : “Minbizia duten haurren alde urrez distira egin”. Proposatzen diren jarduerek haur eta nerabe minbiziaren errealitateari buruz sentsibilizatzen lagunduko dute: enpatia, elkarlaguntza eta elkartasuna bezelako balioak sustatuaz. Urre kololoreko begiztaren tatuak banatu ditugu eskatu diguten ikastetxei (18 zentru, 6747 ikasle-irakasle) . Jardueren artean ,urre koloreko arropa,mozorroa janztea animatuko ditugu iñauterietako aste honetan. Hitzaldiak ere emango ditugu zenbait ikastetxeetan: Elgetako Herri Eskola eta Donostiako Axular ikastetxea.

2- Otsailaren 15a:

Minbizia duten haurren alde urrez distira egin! Apaindu, batu eta partekatu! Kanpaina martxan jarri dugu Gipuzkoako udalek eta herritarrek bat egin dezaten kausarekin Iñauterietako igande honetan. Ikusgarritasuna eman nahi diogu urre koloreko begiztari eta iñauterietako jaiekin bateragarria izatea nahi dugu, “Irribarrea eta umore ona bait dira botikarik onena”. Adierazi Gipuzkoako udalerriak animatzen ari direla parte hartzera. Urtero bezela zenbait udalerrietan ASPANOGI-ko pirata eta urre koloreko begizta daraman pankartak ezarriko dira: Donostiako Udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Zumarraga,Ezkio… Ondorengo udalerriek urre kolorez argiztatuko dute bere eraikin garrantzitsuena: Elgoibar, Andoain eta Irun.

Donostian egiten dugun “Ipar Martxa” hasiera batean otsailaren 15 ean genuen iragarrita aurrera eramatea, iñauterietako konpartsa eta karrozak direla eta atzeratu egin dugu. Adierazi, urre kolorea eta urre koloreko begiztak presente eta ikusgarri izango direla karrozetan, Donostiako konpartsei luzatu genien gonbidapena eta pozik gaude jaso dugun erantzunarekin.

ASPANOGIko gereziondoan (Donostiako ospitale kanpoan dagoena, Porrotxek oparitutakoa) pirata guztien aldeko omenaldia egingo dugu, bertan elkarteko familia, profesional eta ospitaleko osasun eta hezkuntza langilegoa izango dira. 12:00 etan elkartuko gara eta egun honetako manifestua irakurriko dugu. Gereziondo bertan 15 lore utziko ditugu eta 2025 urtean hil diren haur-nerabeei omenaldia egingo diegu. Porrotx eta Mari Motots izango ditugu bide lagun. Ekitaldia amaitu ondoren pediatrian dauden haurrak bisitatuko ditugu. Adierazi onkomehatologia pediatriko unitatea ere urre kolorez apaindu dugula.

XIII IPAR MARTXA

Gizartearen partaidetza bultzatu nahi dugu elkartasun ekintza honekin, non haur minbiziaren aurka indarrak batzen saiatuko garen. Haur eta nerabeen minbiziak ez duela ez adina, jeneroa , erlijio edo talde soziala kontutan hartzen kontzientziarazi nahi diegu Gipuzkoako herritarrei.

Gaixotasun ezezagun eta arraroa da adintxikikoen kasuan, baino haur minbizia errealitate bat da (Donostiako Unibertsitate Ospitalean 30 kasu tratatzen dira) eta beharrezko ikusten dugu kausa gizarteratzea.Tabuak hautsi eta aurre egin nahi diegu! haur minbiziaren ondorioz piratek eta euren familiek bizi duten egunerokotasunaz hitzeginaz, enpatia eta elkatasuna bultzatu nahiean.

Nordik Walking edo Ipar Martxa, adin guztietako pertsonek egin dezakete, ez da kirolaria izan behar .Elkartasuneko martxa hau ez da lasterketa bat, bi bastoien laguntzarekin edo bastoirik gabe ibilbidea egitea izango da. DYAren presentzia eta laguntza izango da ibilbide guztian zehar edozein ezbehar ekiditu edo tratatu ahal izateko.

Eguna: Otsailaren 22 ( igandea)

Izen ematea: www.rockthesport.com. Leiho berrian irekiko da.

2025 eko abendu amaieran jarri genuen onlinez izena emateko aukera eta hau amaituko da otsailaren 19an. Ipar martxako egun berean ere presentzialki egin daiteke.Onlinez izena eman duten pertsonek, enpresa eta erakundeek emandako produktu edo sarreren zozketan sartuko dira: Orexako ostatua, La Perla, Garbera Merkatal Gunea,GBC (Gipuzkoa Basket Club) eta San Telmo Museoa besteen artean.

Prezioak adinaren arabera:

– 14 urtetik beherakoak dohainik, adierazi izena eman behar dutela.

– 14 urte eta hortik gorakoak,10€

Ezin duenak parte hartu ipar martxan, elkartasun dortsala hartu dezake.

Egitaraua honakoan oinarrituko da:

Sagüesen ASPANOGI-ko karpak izango dira non dortsalak banatuko diren 9:30 etatik 10:30 bitartean,zozketan sarituak izan diren sariak ere banatuko dira (dohaintzan emandako opariak). Parte hartzaile guztiek deitale txiki bat izango dute.

Elkarteko ipar martxako bastoiak utziko ditugu erabili nahi duenarentzat, horretarako NAN txartela eskatuko da eta ipar martxaren ondoren bueltatuko zaio pertsonari.

Mari José Villalba, Ipar martxako entrenatzailearen kolaborazioa izango degu martxa aurretik beroketa batzuk egiteko. PORROTX eta Legion 501- eko laguntzaile inperialak izango ditugu bertan R2-KT errobotarekin. Photocalll txiki bat antolatuko da bertaratzen diren haur eta norbanakoekin.

11:00etan emango zaio hasiera ipar martxari. Nazioarteko eguneko manifestu instituzionala irakurriko da aurretik.

Ibilbidea: Aurtengo ibilbidean aldaketak, helmugan bereziki: Sagues – Zurriola Pasealekua – Salamanca Pasealekua – Berria pasealekua – Carlos Blasco Imaz plaza – Kaiko pasealekua – Kontxa Pasealekua – Antiguako tunela – Irutxuloko Pasealekua – Ondarretako pasealekua (Beatriz Infanta Ingurua

Amaieran, hornidurari dagokionez fruta eta edaria banatuko da SUPER AMARAri esker.

Ipar martxa honetan lagundu duten erakunde, enpresa eta taldeei eskerrak eman nahi dizkiegu: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Super Amara, Porrotx-Katxiporreta, Legion 501,La Perla, San Telmo museoa, Garbera Merkatal Gunea, Hotel Punta Monpas, Orexako ostatua,Marijo Villalba-Nordicfitness eta Dya. Ezin ditugu aipatu gabe utzi, ipar martxa hau posible egiten duten pertsona boluntarioak.

Amaitzeko, gure kausan eta eginkizunean laguntzen gaituzten guztioi eskerrak eman!!

HAUR MINBIZIAREN INTZIDENTZIA

Urtero 1.500 haur minbizi kasu berri diagnostikatzen dira Espainian. Euskal Autonomia Erkidegoan 70 kasu barri diagnostikatu ziren 2025 urtean eta Gipuzkoan 32 kasu tratatu ziren( horietatik 16 diagnostiko berriak). Leuzemia haurren minbizi mota ohikoena izaten jarraitzen du, ondoren nerbio-sistema zentraleko tumoreak, hozi tumoreak, gibeleko, giltzurruneko, begietako eta hezurreko tumoreak. Haurtzaroan gaixotasunak eragindako heriotza-kausa nagusia da, baino itsaropenaren mezua ere hor dago, gaur egun bizi iraupen tasa %80-85% koa baita (azken bi urtetan, %83 koa izan da)

ASPANOGI ren informazioa

ASPANOGI- Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da eta 28 urte darama lanean.Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara.

Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak ASPANOGI-rekin 2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du. Era berean Gipuzkoako udaletxe ( Donostiako udala besteen artan) , enpresa, talde eta norbanakoek ematen duten diru laguntzei esker.

Informazio gehiago; ASPANOGI-KO Komunikazio arduraduna: Unai Olasagasti (688761789) comunicacion@aspanogi.org