Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasun Zuzendaritzak abian jarritako Garai Berriak Estrategiaren esparruan, Euskal Gazteria Musulmana: Identitatea, Aniztasuna eta Berdintasuna jardunaldia egin da gaur Bilboko BBK Kuna eraikinean. Bertan akademiako, administrazioko eta Bidaya, Musawa, Yalah Zurekin, Sunu Gaal, Tawja edo Rekaldeberriko Komunitate Musulmaneko 80 lagun inguruk hartu dute parte.
Arantza Chacon Eusko Jaurlaritzako Aniztasun eta Bizikidetza zuzendariak eman dio hasiera ekitaldiari, gazte guztien parte-hartzearen garrantzia azpimarratuz. “Ezinbesteko parte-hartzea da, Euskadi ere eraikitzen duten gazte musulmanena barne. Ez da erraza duten erronka eta gure gain hartzen dugun erronka. Nerabezaroa eta gazteria aldaketarako eta erabakiak hartzeko etapak badira, bi kulturen artean egin behar dira are konplexuagoa izaten da. Horregatik garrantzitsua da, baita ere, kolektibo gisa entzutea, baina pentsatzea gazte musulmanei buruz hitz egiten dugunean errealitate ezberdinez ari garela, ibilbide desberdinez eta pertsona ezberdinez, oso bestelako jakinduria eta bizipenak dituztenez “azaldu du Arantza Chaconek.
Jardunaldiaren hitzaldi nagusian, Said El Kadaoui Moussaoui psikologoak eta Radical (es): una reflexión sobre la identidad liburuaren egileak erreferentzia anitzeko testuinguruetan eraikitzen den identitatearen eraikuntza aztertu du, biztanleria migratzailean identitatea eraikitzeak duen garrantzia azpimarratuz. “Garenak, izan nahi dugunak eta beste batzuen ustez garenak eragina izango du izango garen horretan. Begirada horiek guztiak gazte baten barruan sartzen dira, eta eragina izango du haren etorkizunean. Begirada baztertzailea dago, baina norberaren bokazioa garatzeko norberaren gaitasunen araberako alde indibiduala ere badago “azaldu du Said El Kadaouik.
Hezkuntza eta Identitate Konplexutasuna izeneko mahai-inguruan, euskara hutsean, Hoosain Kaanache (esku-hartze sozioedukatiboan aditua), Hajar Samadi (Bidaya Emakumeen Elkartea) eta Amelia Barquín (kulturarteko hezkuntzan aditua) izan dira, eta estigma sor dezaketen klixe desberdinak nabarmendu dituzte. Hainbat estereotipo, hala nola pentsatzea gazte batek izen eta azal kolore jakin bat izategatik ez duela zertan euskaraz jakin behar; 15 urteko nerabe bati zer lekutan jaio den birgaldetu behar izatea, lehen erantzunean Gasteiz esan duenean, edo ziurtzat jotzea kultura eta jarduera-eskaintza jakin bat ez dela gazte musulmanentzat. Ahots propioa duten gazteen parte-hartzea ezagutzera emateko beste gune batean, Aicha Kanek, Ismael Ahmed Salemek, Safia Samadik eta Omaima Boussoufak beren bizipenei buruzko iritziak trukatu dituzte. Komunitate musulmanaren barruan aniztasuna aintzat hartzearen garrantzia azpimarratu dute, eta musulman beltzek komunitate berean duten ikusezintasuna kritikatu dute. Emakumeak erlijio islamikoaren ikur balira bezala andre musulmanen gaineko presioaz ere hitz egin dute.
Goizeko jardunaldiaren ostean, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua hainbat euskal gazte musulmanekin bildu da, haien bizipenak, posizionamendua, beldurrak, eskaerak… ezagutzeko. Topaketan, halaber, integrazio-prozesuek, aurreiritziak bi zentzuetan erabiltzeak edo gurasoekin duten harremanak haien nortasunen eraikuntzan duten eraginaz hitz egin dute. “Beharrezkoa da pertsona guztiak komunitatearen parte sentitzea, egiten duguna baino gehiago enpatizatu behar dugu. Erreferenteak gara eta elkarrekin lan egiten jarraituko dugu geure burua pertsona gisa ezagutzeko, begietara begiratuz. Nik argi daukat, Euskadin bizi den edozein pertsona da euskal herritarra da” azaldu du Melgosa sailburuak.






