Canto, A.; López-Aróstegui, R. y Romeo, Z. (2015). Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren liburu zuria. Bilbao, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia, 254 p.

Hirugarren Sektore Sozialari buruzko ikerketak funtsezko rola jokatzen du sektorea indartzeko eta bere erakundeek egiten duten ekarpen sozialaren aitortzarako. Sektorea ezagutzeko eta ezagutzera emateko ahalegin horren baitan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria egiteko proiektua abiatu genuen 2014an, helburu hauekin: a) sektorearen egoerari buruzko diagnostikoa egitea; b) bere ekarpen soziala identifikatzea eta -egokia zenean- ekarpen horren alderdi nagusi batzuk kuantifikatzea; c) eta sektoreak oraingo testuinguruan aurrez aurre dituen erronka nagusiak zehaztea, erronka horiek gainditzen saiatzera zuzendutako orientabide batzuk zehazteaz batera.