EHSSk eraldaketa digitalaren aurrean duen egoera ez dugu zehatz mehatz ezagutzen, eta, ondorioz, beharrezkoa da ezagutza hori emango digun diagnostiko bat egitea. Zentzu horretan, ezagutza hori handitzea da proiektu honen helburua; batetik, egungo agertokia ulertzeko eta, bestetik, eraldaketa digitalaren gaineko elementu erreflexiboagoak ulertzeko, hala nola zer lerro lan daitezkeen EHSSk erronka honen aurrean ematen duen erantzunean aurrerapausoak emateko. Hortaz, txosten hau lehen hurbilketa bat da eraldaketa digitalaren erronkaren aurrean EHSSk zer errealitate bizi duen ezagutzeko, eta, lehen aldiz, errealitate horren gaineko informazio deskribatzailea, azterketa eta hausnarketa eskaintzen ditu.
EDE Fundazioa (2021).
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren egoera, eraldaketa digitalaren erronkaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz,
Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila,
145 p.