Gauzatzeko data: 24/05/2021
Lekua: On line (zoom)
Hizlariak: Borja Doval, Sareen Sareko presidentea. Luciano Poyato, Hirugarren Sektoreko Plataformako presidentea. Francina Alsina, Taula del Tercer Sector de Catalunya presidentea.

Izena eman

Iazko maiatzean aurkeztu genuen Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokitik “Covid-19ak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina 2020” ikerketa. Ikerketa Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren eta Sareen Sarearen ekimen gisa sortu zen Covid-19aren krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina ezagutzeko asmoz.

Ikerketa horretatik abiatuta, eta Estatu edo Europa mailan identifikatu ahal izan ditugun beste kontakizun edo ikerlan batzuetan jaso duten moduan, Hirugarren Sektore Sozialak

Pandemiako 12 hilabete gainditu ostean eta pilatutako esperientzia eta ezagutzarekin, berriro elkartu nahi genuen lehen ikerketa haietatik aldatu denaren inguruko gogoeta egiteko. Ikerketa haietan, hartzaileen artean, zerbitzuetan edo jardueretan, eta pertsonetan, baliabideetan edo erakunde eta sareetako kudeaketan krisiaren inpaktua zein izaten ari zen identifikatu genuen.

Gonbidatuak
 Borja Doval, Sareen Sareko presidentea.
 Luciano Poyato, Hirugarren Sektoreko Plataformako presidentea.
 Francina Alsina, Taula del Tercer Sector de Catalunya presidentea. bereziki konplexua den koiunturan presentzia adierazgarria izan duela egiaztatu dugu.