Gauzatzeko data: 2021/11/30
Lekua: On line (zoom)
Hizlariak: Lucía Merino (Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren koordinatzailea), Marian Olabarrieta (Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen zuzendaria), Mikel Barturen (Sareen Sareako Koordinatzailea), Iker Atxa (Berrikuntza Sozialeko zuzendaria. Agenda 2030 eta Trantsizio Sozialeko Idazkaritza Orokorra. Eusko Jaurlaritza), Marisa Gómez (Gizarte Ekintzako GKEren Plataformako zuzendaria), Maite Fernández (Aisialdi Zerbitzuko zuzendaria. Gorabide), Eva Morales (Ezagutza eta Berrikuntzaren Kudeaketa. Argia Fundazioa), Ramón Tejada (Komunikazio eta estigmaren aurkako borrokaren arduraduna. Argia Fundazioa).).

Izena eman

Zenbait erakunde publiko eta sozial gonbidatu ditugu haien gogoetak, helburuak eta ibilbidea partekatzeko, eta hala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak deskribatutako agertoki horretan izan dezakeen eta izan behar duen rola sakonago ezagutu ahal izateko elementuak izan ditzagun.

Zehatzago, webinarrak helburu hauek ditu:

  • Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialerako erreferentzia-esparru eta aukera-espazio gisa Agenda 2030i buruz hausnartzea.
  • Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak Agenda 2030 ezartzeko eragile ugariko lankidetza-espazio berrietan duen rola ezagutzea.
  • Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei Agenda 2030 txertatzen eta integratzen aurrera egiteko metodoak eta esperientziak ezagutaraztea