
Lekua: Europa Biltzar Jauregia. Gasteiz aretoa (Vitoria-Gasteiz)

Dokumentuak
Izena-eman
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2025 Barometroaren emaitzak aurkezten ditu, 2019tik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) erakundeei eta sareei buruzko informazio eguneratua aldizka eta sistematikoki eskaintzen duen tresna baten laugarren edizioa. 2025 Barometroak 2023 Barometroan jasotako datuak eguneratzen ditu, 2024ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren esparruan modu integratuan egin zena.
Txostenak EHSSren argazki eguneratua eskaintzen du, dimentsio nagusiei dagokienez: nortasuna, jarduera, pertsonak, baliabide ekonomikoak, kudeaketa- eta komunikazio-estrategiak, barne- eta kanpo-harremanak eta identifikatutako erronkak. Datu konparatiboen kapitulu bat ere badu, azken hamarkadan, 2015eko lehen Liburu Zuritik, sektorean izandako joerak eta aldaketak ikusteko.
Edizio honek, gainera, berrikuntza bat dakar, erakundeetan belaunaldi arteko bizikidetzari berariaz eskainitako galdera sorta bat barne hartzen baitu. Txertatze hori EHSS 2024ren Liburu Zuriaren 6. erronkaren ondorio da, belaunaldi-erreleboari eta lantaldeak zaintzeari buruzkoa. Jasotako datuek irudi berri bat eskaintzen dute, sektoreko erakundeen baitan belaunaldi desberdinetako pertsonak nola bizi diren adierazten duena: nola osatzen den adinaren arabera erakundearen maila bakoitza, zer neurritan kudeatzen den nahita ezagutzaren transferentzia, zer erronka identifikatzen diren eta zer onura hautematen dituzten erakundeek beraiek.
Gai horren inguruan, jardunaldiak trukerako eta ikaskuntzarako gune ere izan nahi du. Txosteneko datuak aurkeztu ondoren, belaunaldien arteko bizikidetza kudeatzeko ekimen zehatzak garatzen ari diren EHSSko erakundeek beren esperientzia partekatuko dute, eta elkarrekin hausnartuko dugu errealitate horrek sektoreari dakarzkion erronkei eta aukerei buruz.






