Lekua: Ibaiondo Udaltegia (Ganbara). Bilbo
Hizlariak: José Ramón Ubieto. Psikologo klinikoa eta psikoanalista, Rubén de Pedro. Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldeko psikiatra (Osakidetza), Alba Pérez Uceda. Terapeuta okupazionala RAÍZ - Equipo de apoyo social comunitarioan eta Naiara López. Hegan proiektuko gaueko zerbitzuko gizarte-hezitzailea (Fundación ADSIS)
Dokumentuak
Izen-ematea
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak Osasun Mentaleko eta Psikiatria Komunitarioko Profesionalen Elkartearekin (OME-AEN) lankidetzan sustatutako jardunaldi tekniko honek elkargune bat eskaini nahi du, esku-hartze sozialeko profesionalei eta eragileei beren eguneroko praktikan esperientziak, galderak eta zailtasunak partekatzeko aukera emango diena, benetako kasuak aztertu eta eztabaidatu ondoren.
Jardunaldian, José Ramón Ubietok, gure esku-hartze sareko hiru profesionalek azaldutako hiru kasu espezifikoren analisia eta iruzkina egingo du. Kasu horien praktika osasun mentalaren eta gizarte-bazterketaren arteko elkargunean kokatzen da.
Mahaiko partaideak:
- José Ramón Ubieto. Psikologo klinikoa eta psikoanalista. Psikoanalisi Eskola Lacanarriako eta Munduko Psikoanalisi Elkarteko kidea. Kataluniako Unibertsitate Obertako (UOC) irakaslea eta Bartzelonako Neurozientzien eta Osasun Mentalaren Institutuko AEU (Goi Ikasketa Unibertsitarioak) Programen aholkularia.
- Rubén de Pedro. Tratamendu Asertibo Komunitarioko Taldeko psikiatra (Osakidetza).
- Alba Pérez Uceda. Terapeuta okupazionala RAÍZ – Equipo de apoyo social comunitarioan.
- Naiara López. Hegan proiektuko gaueko zerbitzuko gizarte-hezitzailea (Fundación ADSIS).