
Lekua: Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Euskaldun Berria Aretoa
Izena eman
2024ko abenduaren 10ean, 271/2012 Dekretua indargabetzen zuen dekretu bat argitaratu zen EHAAn, ordura arte Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen zituena.
Indargabetze horren arrazoia Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean jasotako xedapenak betetzea zen. Dirulaguntzen deialdia, hemendik aurrera, 2025eko otsailaren 17an argitaratutako agindu berri baten bidez arautuko da. Agindu horrek zenbait aldaketa jasotzen ditu, aipatutako legean ezarritakoaren arabera. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak informazio-jardunaldi honen bidez jakinarazi nahi ditu agindu berriak dakartzan aldaketa eta irizpide nagusiak, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek horri buruz izan ditzaketen zalantza guztiak argitu nahi ditu.
Informazio-jardunaldia datorren martxoaren 3an izango da, 12:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan (Vitoria-Gasteiz), eta interesa duten erakunde guztiei irekita egongo da, aldez aurretik izena emanda.