Gauzatzeko data: 14/12/2023
Lekua: Online

Behatokiaren diagnostikoen azken datuen arabera, EHSSko erakundeen kopuruak handitzen jarraitu du urtez urte. Urtero erakunde berriak sartzen dira sektorera eta funtsezko rola dute sektorearen dinamismoan eta biziberritzean. Finkatzen joan den joera da hori eta adierazten du arreta jarri behar zaiela erakunde gazteei, haien jatorriari eta garapenari, EHSS osoa nola eratzen den ulertzeko.