Lekua: Basurtuko Udaltegia. Ekitaldi-aretoa (Bilbo)
Dokumentuak
Azken urteotan, Euskadin ahalegin handiak egin dira hirugarren sektore sozialaren lana antolatzeko, sare desberdinak eratuz (plataformak, federazioak…). Ahalegin horiek jarraipena ematen diote 80ko hamarkadan hasi eta sektorearentzat oso garrantzitsua den egituraketa-prozesuari. Eskura ditugun datuen arabera, azken urteotan sarearen bat osatzen duten erakundeen kopuruak gora egin du, egungo bi herenera iritsi arte, eta horrek adierazten du sektorearen egituran egiten ari den aurrerapena.
Hala ere, prozesu hori amaitu gabe dago, eta ez da orekatua, ez bakarrik sareetan oraindik parte hartzen ez duten erakundeak daudelako (batzuk sortu berriak dira), baizik eta egituratze-maila txikiagoa duten eremuak identifikatu direlako eta sareko espazioak ez daudelako behar bezala lotuta horizontalki (maila bereko sareekin), ezta bertikalki ere (goragoko mailako sareekin).
Egoera horrek begirada arretatsuagoa eskatzen du, prozesu horri buruz dugun ulermena zabaltzen laguntzeko. Horretarako, mintegi hau antolatu dugu, eta EHSSko hainbat sarek parte hartuko dute.