Egilea: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia
Argitaratze urtea: 2022
Bilduma: Investigación
Dokumentua deskargatu

Aurrez, 2017an, Hirugarren Sektoreko azterlan konparatiboei laguntzeko helburuz, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak txosten bat argitaratu zuen, hainbat lurralde eremutako mota horretako azterlanak alderatzen zituena (orokorra, informazio diagnostikoarekin eta dinamikoarekin)2. Zehazki, 2006az geroztik sektoreari buruzko ikerketa mota horietan ibilbide nabarmena zuten hiru lurralde eremuetan (Espainia, Katalunia eta Euskadi) erreferentzia argiak eta aitortuak ziren lanak hartu zituen aintzat.

Txosten honek lan ildo bera jarraitu nahi du, eta informazio eguneratua eskaini nahi du Hirugarren Sektore Sozialak oro har biltzen dituen errealitateak ezagutzeko eta alderatzeko. Espainiak, Kataluniak eta Euskadik erreferentziazko lurralde eremuak izaten jarraitzen dute azterlan orokorretan. Eremu horietan, aldizkako informazio diagnostikoa izaten dute, eta horrek erraztu egiten du horien analisi konparatiboa egitea3. Hori dela eta, Hirugarren Sektore Sozialaren gaineko ikerketarekin lotuta lurralde eremu horietan ibilbide nabarmena duten lanak kontuan hartzea erabaki da. Aipatutako lurralde eremuetako bakoitzean argitaratutako lanik eguneratuenak hartzen ditu erreferentziatzat 2022ko azken txosten konparatibo honek.