Egilea: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiko lantaldea
Argitaratze urtea: 2025
Bilduma: Investigación
Dokumentua deskargatu

2024ko Liburu Zuriaren edizioa hirugarren txostena da. Lehenengoa 2015ean egin zen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko lehen Liburu Zuria izan zen. Orduko hartan, sektoreko erakundeen ezaugarri nagusien funtsezko azterketa izan zen eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak erronkei aurre egiteko zituen galdera eta orientazio nagusien gaineko gogoeta ekarri zuen. 2023an jasotako Liburu Zuriaren datuek erakusten digute Euskadiko Sektore Soziala pandemia osteko egoeran dagoela eta rol aitortua duela eraldaketa sozialerako eragile sozial gisa. Sektorearen jardueren irismena, harremanak eta ekarpena handitu egin dira, hain zuzen ere rol hori finkatu egin delako.