Egilea: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia
Argitaratze urtea: 2021
Bilduma: Investigación
Dokumentua deskargatu

2020ko urtarrilean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Barometroa aurkeztu zuten. Liburu zuriaren testuinguruan egiten denez, bertako datu kuantitatiboen separata bat da.  Produktu bizia eta moldagarria da, modu sintetikoan Euskadiko ekimen eta esku-hartze sozialeko sareei eta erakundeei buruzko informazio esanguratsua eskaintzen duena.

2020ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria txosten luzeagoa da, sakona eta xehetasunez betea. Barometroaren datuak zabaltzen ditu; horretarako, datu orokor gehiago eskaintzen ditu, baita datu banakatuak ere, gai bakoitza aldagai independenteen arabera ulertzea ahalbidetzen dutenak.

2020ko Liburu Zuriak aurreko Liburu Zuriaren logika bera jarraitzea zen asmoa, baina Covid-19aren krisiaren inpaktuak eraginda, testuinguru berrira egokitu behar izan dugu lanprozesuaren zati bat. Hala, nabarmentzekoa da txostenean eskaintzen diren datuak 2019koak direla. Dena den, txostenaren ondorioen atalak, zeinak hausnarketak eta erronkak jasotzen dituen, Covid-19aren krisiak eragindako testuinguruaren ñabardurak hartzen ditu barne.