Egilea: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia
Argitaratze urtea: 2023
Bilduma: Investigación
Dokumentua deskargatu

2020an egin zen 2019an sustatuko neurriei buruzko lehen txostena eta horrek aukera eman zuen sustapen-ekintzaren dibertsitatearen eta zabaltasunaren irudi orokorra lortzeko. Dena den, lanketa horren ondorioz, hurrengo txostenetan sakontzen jarraitu beharreko alderdi batzuk identifikatu ziren. Hala, 2021eko txostenaren gai nagusiak izan ziren 2020an eta 2021ean enpresa sektoreak bultzatutako sustapen-neurriak. Horri esker, enpresen bidez garatutako sustapen-ekintza anitzari eta zabalari buruzko irudi monografikoa lortu ahal izan zen. 2022 eta 2023an, txostena, izaera deskribatzailekoa, EHSS sustatzeko lanean modu aktiboan parte hartu duten eragileen unibertsora eragile berriak eta, bide batez, sustapen-ekintza berriak gehitzeko ahaleginean saiatu da bereziki.