Egilea: Ainara Canto, Irama Vidorreta e Iskandar Cabezas
Argitaratze urtea: 2011
Bilduma: Gestión
Dokumentua deskargatu

Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2010eko Diagnosia Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Urtekaria proiektutik ondorioztatzen den lan bat da, Hirugarren Sektorearen atal horri buruzko azterketa zehatza eskaintzen duena. Azterketaren oinarria proiektu horretan bildutako datu kuantitatiboak dira, eta beraren asmoa da azpisektore horretako erakundeek osatzen duten errealitatearen argazkia eskaintzea; izan ere, erakunde horiek ezaugarri batzuk konpartitzen dituzte sektoreko gainerako erakundeekin, baina, aldi berean, badituzte kontuan hartu beharreko definizio-ezaugarri propioak ere. Kontuan hartuta Hirugarren Sektorearen heterogeneotasun maila oso handia dela, azpisektoreen azterketa partzialetan oinarritutako datu-bereizkuntzek aparteko garrantzia hartzen dute, eta bidea ematen dute erakunde horien errealitate partikularrari buruzko ezagutza modu esanguratsuan sakontzeko, haien sustapen eta garapenera egokitutako jarraibideak ezartzeko aukera eskaintzeaz batera.