Nerea Melgosa´k, Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko, Justiziako eta Gizarte Politiketako Sailburuak, “Minbiziaren aurkako Arabako Elkartea osatzen dutenek egiten duten sentsibilizazio- eta dibulgazio-lan miresgarria” nabarmendu du gaur gauean. Melgosa´k ikerketa onkolojikoko proiektuetarako funtsak lortzera bideratutako urteko gizarte-topaketan parte hartu du.
Gasteizko NH Canciller Ayala hotelean egindako ekitaldian, Nerea Melgosa, Emilio Sola, Arabako Minbiziaren aurkako Elkarteko presidente Miren Bilbao´rekin eta zuzendaritzako kide Pablo Larrabide, Patxi Ormazabal, Gorka Oribe, Blanca Palacios, Pablo Larrabide, Ángeles García, Zuriñe Ortiz de Latierro eta Patricia Garcia´rekin batera, AECCk lortutako aurrerapen eta helburuen berri eman du.
Haiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sánchez, Kutxabank Araba Fundazioko zuzendari Ion Urresti, Banco Santanderreko Arabako ordezkariak eta Giroa, Viral Padel, KONFEKOOP-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Gasteiz On, El Corte Inglés eta Boulevard enpresetako bazkideak ere izan dira bileran.
Elkartasunezko laguntza
Ekitaldian parte hartu duten beste erakunde batzuk hauek izan dira: Bioaraba, ASPANAFOA (Minbizia duten Neskatoen Senideen Elkartea), Bularreko Minbiziaren Elkartea, Euskadiko Gurutze Gorria, Adelprise (Linfedemako Elkartea) eta Farmazialarien Elkargoa. Guztira 50 saltoki, enpresa eta entitate.
Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak 32 urte daramatza gaixo onkologikoei eta haien senideei laguntzen. Lan egiten duen hiru zutabeak honako hauek dira: laguntza psikosoziala, publiko espezifikoentzako eta, oro har, biztanleentzako programen eta proiektuen bidezko prebentzioa – bizi-ohitura osasungarriak, tabakismoa, nutrizioa eta abar – eta ikerketa onkologikoko proiektuetarako laguntza.
Une honetan, Estatu mailan, elkarteak 92 milioi euroko 525 proiektu babesten ditu, 1.000 ikertzailerekin. Arabaren kasuan, ikerketa-proiektu bat bultzatzen da diagnostikoa aurreratzeko eta gibeleko minbiziaren pronostikoa hobetzeko.
Lortutako ekarpenei esker, Minbiziaren aurkako Elkarteak ikerketa sustatzen jarraituko du, minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.