Fecha: 05/02/2024
Fuente: Irekia
Acceder a la fuente

Iñigo Urkullu lehendakaria Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da gaur, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria ondoan zituela. Bilera horretan EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030erako Estrategia onartu da. Gaur onartutako testua erreferentziazko esparru estrategikoa da, erakunde bakoitzak autonomiaz eta malgutasunez heldu diezaion, bere eskumenen eta lehentasunen arabera.

2030era begira dagoen estrategia hori onartuta, Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz, legealdi bakoitzean berdintasunerako plan bat egiteko logika hausten du (1991az geroztik etenik gabe berdintasunerako zazpi plan egin dira), eta plangintza estrategikoagoa eta, koherentziaz, denbora-horizonte zabalagoa definitzen duen estrategia baten aldeko apustua egiten du. Horrela, bat egiten du 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin, eta eraginkortasuna ematen dio Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legeari.

Horrela, emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2030 Estrategia plangintza-tresna da, 2030ean Euskadin gutxienez 11 helburu zehatz lortzeko. Hamaika xede horiek eta Planaren edukia Gobernu Kontseiluan onartzen den egunean jakinaraziko dira.